Galdu arren, lidergoari eutsi dio SUPER AMARA Bera Berak (24-21)
Oztopoen aurren, berriro ere Bera Berak egoera horretan hazi egiten dela eta A Guardako A Sangriña kiroldegian beste adibide utzi du partida galdu arren (24-21), gaur balibabide gehiago zituen talde baten aurka SUPER AMARA Bera Berak izan dituen akatsak aprobetxetu dituena baina gipuzkoarrak partida berdintzeko ahalegina egin dute eta gutxienez golen aldeari eutsi diote, iazko denboraldian erabakigarria izan zena. Eta gaur ere bigarren zatia erdialdean Múgicaren baja jasan izan du.
Atarikoan urteko norgehiagoka gisa saldu da lehia. Eta horrela izan da, markagailuan gorabeheran, taktikoki aldaketa ugari, average delakoa ere arriskuan jarri -sei golekoa- da baina kemenez SUPER AMARA Bera Berak gol bakar batera jarri da Ezkurdiaren golarekin hiru minutu falta zirela.
Arrojeria, Fernández, Elorza eta López internazionalen bajak izan arren, SUPER AMARA Bera Bera motibaturik irten da A Guardara eta horrela adierazi du intentsitate handiko defentsarekin. Puchek Martínez berreskuratu du eta elxetarrak 60 minutuak jokatu ditu Sansekin erdian bikotea osatuz, eta hauen ondoan Menéndez eta Etxeberria, Aramendia eta Ederra, hegaletan. Múgicak Sans erasoan ordezkatu du.
SUPER AMARA Bera Berak hasiera bikaina eman dio partidari erasoan ere bai, Múgicak birritan asmatu du zazpi metroetan eta Etxeberriak hegaletik. Espero bezala Mecalia Atlético Guardések defentsa irekia egin du Sempere aurrean jarrita, Martínezen gainean, baina gipuzkoarrak hutsuneak aurkitu dituzte.
Gainera Tempranok asmatu du eta kontraerasoa ateratzen ere bai, Aramendiak gola egin du batean, huts hurregoan baina gipuzkoarrak nagusi ziren lehian, nahiz eta abantaila gehienez hiru golekoa izan, gainera, jokaldi bikainak osatuz, Etxeberria eta Menéndezek egindako fly delakoa esate baterako.
Horren ostean Mendoza argentinarrak ardura hartu du eta SUPER AMARA Bera Berak jasandako hiru kanporaketa ia jarraian baliatuz, -batean kaltetua Temprano izan da- eta Espiñeirak berdindu du partida.
Puchek Berasategi eta Encina gazteak sartu ditu, lehiari ondo helduz, usurbiltarrak baloia berreskuratu du eta legazpiarrak gola egin du.
Guardés bolada onenan, Puchek hutsartea eskatu du, Etxeberria albokoan jarriz –partida bikaia osatu du- eta Ezkurdia hegalean. Pradesek, aldiz, defentsa jaitsi du 6-0. SUPER AMARA Bera Berak Guardes gelditzeaz gain partida berdindu du atsedenaldira iritsi aurretik Martínezen golei esker.
Bigarren zatia hasiera Aramendia, Martínez eta Etxeberriak aurretik jarri dute SUPER AMARA Bera Bera (12-14), halere, segituan berdindu du Guardesek donostiarren akatsak baliatuz. Defentsan egindako lana, partidaren tentsioa eta bertakoen intentsitatea baloiak galduarazi dituzte, gainera, Múgicak ezker belaunean mina hartu du eta pista utzi behar izan du. Donostian egingo dizkiote probak.
Minutu horietan, Guardések bi goleko abantaila lortu du. Puchek Encinari eman dio taldea gidatzeko ardura eta legazpiarrak ondo erantzun dio, batean Menéndez ondo ikusi du baina zarauztarraren jaurtiketari ondo baino hobeto erantzun dio Carratú atezain argentinarrak.
Semperek hiru gol jarraian sartu ditu 21-17 arriskutsua ezarriz partida amaitzeko zortzi minutu falta zirela, baina Aramendiak leku egokian zegoan baloia jaso eta gola sartzeko. Halere, Hernándezek lauko tartea zabaldu du, Etxeberriak gola egin du azkar eta Pradesek partida gelditu du (53. min 23-21).
Puchek bi piboteak batera kokatu ditu, Ezkurdia eskuin hegalean eta Etxeberriak eta donostiarrak gol bakar batera jarri dute SUPER AMARA Bera Bera. Halere, berriro Hernándezek asmatu du eta Etxeberriaren gola ez da igo epaileek erasoan falta egin duelakoan, gutxienez eztabaidagarria. Guardesek partida eraman du eta SUPER AMARA Bera Berak golen aldeari eutsi dio. Bajen aurrean taldearen erantzuna harrigarria izan da, hortaz, galdu arren gipuzkoarrak indartsuago atera dira. Orain, Kopak atsedena emango dio Loterías Ligari.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 24, SUPER AMARA Bera Bera 21
Mecalia Atlético Guardés 24 (11+13): Carrera, Cerqueira, Hernández (6), Rodríguez (2), Doiro (1), Mendoza (3) eta Sempere (6, 2p) -titular- Espiñeira (3), Urban (1), Kurchankova (2), Álvarez, Fervenza eta Carratú (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 21 (11+10): Temprano, Etxeberria (5), Menéndez (1), Ederra (2), Martínez (4), Múgica (2p) eta Aramendia (3) –titular- Sans (1), Berasategi, Encina (1), Ezkurdia (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Zaldua
Epaileak: Antonio Martín (Gaztela Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias)
Kanporatuak: Hernández Mecalia Atlético Guardésetik eta Menéndez, Sans eta Temprano SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 2-2, 3-5, 4-6, 5-7, 8-8, 11-11 –atsedenaldia- 12-13, 15-15, 17-16, 19-17, 22-19 eta 24-21