Gaur arratsaldeko 17etan Bidebietan hasiera emango zaio Euskadiko txapelketako fase finalari emakumezkoen senior mailan, lau taldea sailkatu direlarik: Bera Bera, CB Jarrilleras, Aiala ZKE eta Indupime Basauri. Halere, txapelketan zehar berdintasuna izan da nagusi hortaz, edozer gauza gerta daiteke asteburuan.
Loterías ligako taldeak bajak izan arren, Bera Berak senior taldea osorik mantentzea erabaki du lauko finala eskuratzeko eta Zilarrezko mailara igoera faserako txartela lortzeko.
Gaur 17etan Aiala eta Basaurik irekiko dute fasea; 19etan CB Jarrilleras eta Bera Beraren txanda izango da; larunbatean bizkaitarren arteko derbia (18etan) eta gipuzkoarren artekoa (20etan) eta igandea, 10etan Aiala vs Jarrilleras eta 12etan Bera Bera vs Indupime Basauri.