Bera Bera

Select your language

Alba Menéndez kapitainak eta Ana Martínez, larunbatean A Guardan berriro itzuliko den jokalaria gaur txigarretan eta bi txuleta tarteko Zarauzko Gesalaga enpresan taldea Loterías Ligako plater nagusirako prest dagoela adierazi dute. SUPER AMARA Bera Berak bigarren sailkatu Mecalia Atlético Guardési egingo dio bisita bi puntuko aldea duela bost partiden faltan eta O Porriñoko Kopa atarian. Menéndez eta Martínez parrillara gerturatu dira txuletak erretzea, A Sangriñako infernuko giro beroa kontrolatzen lagunduko dielakoan eta haragiarekin bezala, José Luis Gesalaga gerenteak adierazi bezala, “kanpotik ondo markaturik eta barrutik goxoa behar du”. Gesalagak Okelan markarekin saltzen du haragi hau. Ligari heltzeko asmoz, Menéndez eta Martínezek taldea “irrikan” ikusten dute “partida noiz hasteko zain” ETB4 eta streming bidez jarraituko duguna 18etatik aurrera. Kapitainak adierazi du SUPER AMARA Bera Berak “motibaturik gaude denboraldia jokoan jartzen dugun partidei heltzeko”. “Lesioek eragindako kolpeari buelta eman diogu eta orain gola egiteko ardura banatuago dago” onartu du zarauztarrak. Alba Menéndezek gogoratu du “gure eskuetan dago, gauzak ondo eginez gero Liga irabaziko dugu, beraiek dira nahitanahiez garaipena lortu behar dutenak Liga nahi badute”. Ana Martínez jokalariak, kapitainak “fitxajea” dela aipatu du barrez. Elxetarra “oso ondo” dagoela adierazi du. “Medikuak alta eman zidanetik, bi aste hauek sentsazioak berreskuratzeko erabili ditut eta partida, estua izango dena, jokatzeko irrikan nago”. Bere ustez, lesioak aparte utzita “gehiago ezin dugu eskatu”, izan ere, “Guardesek baino bi puntu gehiago ditugu, beraiek maila altu eman dute eta guk irabazi nahi dugu eta guztia eman behar dugu”, horreterako giroari aurre egin behar diote “beraiek zortzigarren jokakaria dutelako”. Ana Martínezek ezagutzera eman du taldekide batek “denboraldiko onena jokatzeko prest jartzea: Guardés, Kopa, Porriño, Rocasa…” ‘leporatu’ izanak. Presioaz galdeturik, bere esanetan, “balantza bat jarriz gero gure alde egingo luke horrelako finalak eta partida estuak jokatzeko eskarmentu handiago dugulalo, iaz Kanarietan bezala”. Larunbatean Guardes “kementsua” espero du, “gure joku azkarra oztopatzen saiatuko dena”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores