Bera Bera

Select your language

Bera Berak irabazi dituen lau txapelketetan (2013, 14, 15 eta 16an) hainbeste garaipen ez zituen garaia honetara, hau da, 21 jardunaldietan 40 puntu eskuratu ditu aurten, orain arte gehienez 39 puntu izan zirelarik, 2014ean, hain zuzen. Partida bakarra galdu du Pucheren taldeak aurtengo denboraldian, hori bai, lehia estuak izan ditu eta, era berean, zailtasunak ere bai gainditu behar izan ditu hasiera hasieratik. Batetik errenferentziazko lau jokalarik erretiroa hartu zuten iazko denboraldia amaieran: Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Bea Fernández eta Tania Yáñez, ordezkoek oso maila ona ematen ari direnak Aramendia, Marta López eta Patri Elorza eta denboraldiko bigarren zatian, 2017an alegia, Estitxu Berasategi eta Ane Encina gazteak iritsi dira Bidebietara. Eragozpenak eragozpen, Temprano baja izan zen hilabete, Martínez urritik, SUPER AMARA Bera Bera azaroko etenaldira Rocasak baino bi puntu gehiagorekin iritsi zen, lau puntuko aldea Mecalia Atlético Guardesekiko, Telden eta Bidebietan baino galdu ez duena. Gipuzkoarrek tartea ireki zuten Rocasa gaindituta Donostian baina aldea xahutu zuen Valladoliden galduta. Arazoak handitu ziren martxoan, Alicia Fernández eta Esther Arrojeria jokalariek ebakuntza bana egin zietelako. Hortaz, Loterías Ligako partidarik erabakigarriena iritsi da, lehenengoa bigarrenaren aurka, gipuzkoarren alde bi puntu eta gol average delakoa arloan sei gol. Bestetik, Bidebietan galdu zutenetik galizarrek 12 partida jarraian irabazi dituzte Loterías Ligan; SUPER AMARA Bera Beraren bolada zazpi partidarena da. Guardes talde sendoa da A Sangriña kiroldegian, iazko denboraldian puntu bakarra galdu zuen, Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurka izan zen apirilaren 9an (25-25) eta Ligan azken taldea bertan irabazten Bera Bera izan zen 2015eko maiatzaren 2an (20-26). Apirilaren 22an A Guardan, 18etatik aurrera izango da norgehiagoka, ETB4, Galizako telebistak eta streaming bidez ikusgai izango dena. Horren ostean O Porriñoko kopa iritsiko da eta gipuzkoarrentzat egutegi latza. 40 puntu 21 partidetan Orain arte ez bezala, Bera Berak 20 partida irabazi ditu 21 jardunaldietan. Lehenengo Liga irabazi zuen denboraldian, Reyes Carrere entrenatzailea eserlekuan zegoela, Bera Berak bere aurreneko puntua A Guardan utzi zuen, handik 15 egunetara Elxen galdu zuen baina gero Telden bertan kendu zion lidergoa Rocasari eta lehenengo postuari eutsi zion amaiera arte Valentzian galdu arren. Hurrengo urtean, Imanol Álvarez entrenatzaile, Bera Berak Txapeldunen ligako sei partida jokatu zituen urrian eta azaroan baina hamaika norgehiagoka jarraian irabazi zituen ligan, 2014al aldiz Alacanten eta Telden galdu zuen. Ligaren jabe egin zen Bidebietan azken aurreko jardunaldian . 2014-15 denboraldian, Aitor Etxabururekin, Elchek Bidebietan irabazi zuen eta Mecalia Atlético Guardések berdinketa lortu zuen. Bera Berak, berriro ere, etxetik kanpo kemena erakutsi behar zuen eta Montse Pucheren gidaritzapean Alcobendas, Elche, A Guarda eta Telden nagusi izan zen, Rocasaren aurka Liga matematikoki lortuz. Eta iaz, Bera Berak irauli behar izan zuen sailkapena urrian Rocasaren aurka galdu zuelako Bidebietan eta ondoren A Guardan. 18 garaipen erreskadan lortu zituen horien artean Teldekoa balizko ligako finala izan zena, O Porriñoko kopa aurretik, aurten bezala. Pucheren taldeak lidergora egin zuen salto orduan eta gol average delakoa alde zuela liga poltsikoratu zuen. Puche: “Sailkapenean honela egotea sinatuko nukeen” Montse Puchek ofizialki atzo bi urte bete zituen Bera Bera zuzentzen. Tati Garmendia lagundu zuen Alcobendasen eta Canyamelar Valenciaren aurka baina Elxen berak ardura zuen taldea 2015eko apirilaren 11n. Handik hona, Ligako 51 partida irabazita, hiru galduta eta bakarra berdinduta. Lehiaketa guztiak kontuan hartuta, zuzendu dituen 67 norgehiagoketatik Bera Berak 58 irabazi ditu (Ligan, 51; Kopan, lau; Europan bat eta Superkopan, bi), zazpi galdu ditu (Ligan hiru eta Europan lau) eta berdindu ditu (Ligan eta Europan). “Denboraldi hasieran sinatuko nukeen sailkapenean honela egotea” adierazi zuen Montse Puchek Helvetia Alcobendasen partida ostean. Izan ere bere taldeak Gaurdesek baino bi puntu gehiago ditu eta Rocasak baino zortzi gehiago. “Iazko denboraldian gu ginen atzetik, beste taldeen esanetara ginen, guztia irabazi behar genuela bagenekien eta bi puntuko aldea izatea nik eta beste entrenatzaile guztiek sinatuko genukeen abantaila dela uste dut”. Bi urte hauetan, hiru denboraldiei dagokienak, aurkari zuzenak etxetik kanpo gainditu behar izan ditu Bera Berak Liga eskuratzeko. “Hona iritsi nintzenetik horrela izan da, eskarmetu handia dugu, aurkari zuzenen aurka etxetik kanpo jokalari hauek hazi egiten dira eta nire taldean konfiantza dut”. Bestetik, azken progaren arabera, Gorka Núñez prestatzaile fisikoak adierazi du “taldea sasoi onenean dago eta Aste Santuko atsedenaldia ondo etorriko zaio”. Gaur azken Saioa burutuko dute Bidebietan, lau egun atseden izango dute eta astelehenetik aurrera A Gaurdako partida prestatzea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores