Emakumezkoen senior mailako Euskal ligako lehenengo faseko txapeldun gisa, Bera Berak lauko finala antolatzeko lehentasunari heldu dio, hortaz, Bidebietan burutuko da apirilaren 21etatik 23ra bitartean.
Bera Bera, Portugaleteko Jarrilleras, Aiala Zarautz eta Indupime Basauri izan dira sailkapeneko lau onenak eta, Euskal Liga jokoan izateaz gain, gutxienez aurreneko bi taldeek Zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatzeko txartelak eskuratuko dituzte.
Ordutegiak
Atzo Eskubaloiko Euskal federazioan partiden zozketari ekin zioten. Hiru egunetan hiru partida jokatuko dira Bidebietan, hortaz, Aiala Zarautz eta Indupime Basaurik irekiko dute fasea apirilaren 21ean, ostirala 17etan; ostean, 19etan Jarrilleras eta Bera Bera aurrez aurre. Larunbatean 18etan bizkaitarren arteko lehia eta 20etan gipuzkoarrena. Igandean, goizeko 10etan Aiala Zarautz eta Jarrilleras taldeak arituko dira y 12etan, Bera Bera eta Indupime Basauri taldeek amaiera jarriko diote faseari.