Emakumezkoen eskubaloiko Loterías Ligako 20 jardunaldi igarota, asteburua eman diren emaitzen arabera SUPER AMARA Bera Berak lidergoan jarraitzen du partida bakarra galduta, Mecalia Atlético Guardés gipuzkoarreikiko bi puntura eta Rocasa hirugarren postuan zortzira.
Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen direnean, hau da, hamabi puntu jokoan esan daiteke aurtengo Loterías Liga bi taldeen eskuetan dagoela: SUPER AMARA Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés.
Egutegiei erreperatuz gero, donostiarrak aurkari zuzenari egin behar diote visita apirilaren 22an eta Kopa ostean Godoy Maceira BM Porriño hartuko dute, Kanarietara bidaia egin, Prosetecnisa Zuazo Bidebietan eta Leónen amaitu.
Bestetik, Mecalia Atlético Guardések Lasesarren jokatuko du larunbatean, donostiarrak hartu eta gero Valladolidera egingo dute bidaia eta azken hiru norgehiagoketan, Elche etxean, azken bidaia Valentziara eta amaitzeko KH7 BM Granollers A Guarda.
Ana Martínez
Lehen itzulian SUPER AMARA Bera Berak aise gainditu zuen (28-22) Mecalia Atlético Guardés Patri Elorza eta Ana Martínez baja izan arren, oraingoan, elxetarrak aukera asko ditu Montse Pucheren esanetara jartzeko.
Lehengo larunbateaan Madrilen Base Villaverde taldearen aurka, lehenengo aldiz denboraldi osoan lehenengo zatia galdu zuen (12-11) SUPER AMARA Bera Berak, batez ere lehenengo zatian erasoan galdutako baloi asko galdu zituelako eta bigarrenean, 25 jartiketetatik hamaika baino ez zituen gauzatu (%44a).