Bera Bera

Select your language

Bigarren zatiko zazpigarren minutuan, Fernández hegaleko jokalari madrildarrak 16-14 ezarri du markagailuan baina SUPER AMARA Bera Bera pistako lau jokalari zituen Judith Sansek bigarren aldiz kanporatua zelako eta aldaketa gaizki egiteagatik Tempranok ere bai, gainera atezaina taldea partidan mantentzen zuena zen. Baina egoera okerrenetan iritsi da gipuzkoarren erreakzioa, 0-3 partziala lortuz, Elorza eta birritan Marta Lópezen bidez, markagailua irauliz. Madrildarrak 14 minutu gola sartu gabe egon dira eta entrenatzaileak partida gelditu arren, gipuzkoarren hurrengo 0-3 partziala iritsi da kontraerasoan Sans eta Aramendia eta beste bat Lópezena, oso eraginkorra bigarren zatian 16-20 ezarriz baina partida hautsi ez duena.
Donostiarrak despistaturik atera dira, akaso partida garaizegi zelakoan, baina defentsan ez dira ondo sentitu, erasoak ez zuen asmatzen 5-1 defentsa gainditzen, kontraerasoak Encinas atezainak gelditu ditu hasieran eta Tempranoren geldiketak baino ez dute talde eutsi, Base Villaverde aurretik egon da markagailuan 42. minutura arte.
Puchek lehengo larunbateako hasierako zazpia errepikatu du, Marta López eskuin albokoan, Etxeberriarekin aldatuz. Erasoan Ederrak Sans ordezkatu du. Baina Base Villaverdek ondo mugitu du donostiarren defentsa, Cardador eta Lorena Montilla batez ere eta Andrea González piboteak mina egin dute. Gainera Sans eta Elorza kanporatu dituzte.
Baina Etxeberria, Elorza eta Ezkurdiak asmatu dute eta Base Villaverdek ez zuen bi goleko abantaila baina gehiago lortzen. Tempranok gelditzen jarraitzen zuen, Etxeberriak baloia lapurtu eta kontraerasoan sartu du gola eta atsedenera iritsi aurretik Elorza gerturatu du taldea 12-11.
Bigarrenean, hasi eta berehala, Marta Lópezek hartu du ardura, bi aldiz berdinketa lortuz baina norgehiagoka asko nahasi da bi kanporaketekin. SUPER AMARA Bera Berak, aldiz, 0-6 partziala lortu du baina ez du partida itxi, Encinas atezainaren aurrean eragindako akatsak aprobetxatzen jakin izan dute madrildarrek 3-0 partziala lortuz eta gol bakar batera kokatuz (19-20), baina Múgica aurretik eta ondoren, segundu gutxi falta zirela, Marta Lópezek asmatu dute 20-22 jarriz eta Donostiara puntuak eramaten lidergoan jarraitzeko, azken segunduan Base Villaverdek gol sartu arren.
Mecalia Atlético Guardések ere gol bakar batez irabazi dio Rocasari (26-25), hortaz, kanariarrekiko aldea zortzi puntukoa da eta antza Liga Loterías gipuzkoarren eta galizarren artean egongo da.
Fitxa: BM Base Villaverde 21, SUPER AMARA Bera Bera 22
BM Base Villaverde 21 (12+9): Encinas, Fernández (1), Lorena Montilla (4), Talavera (5), Andrea González (4), Natalia Montilla (3) eta Cardador (3) –titular- María González (1), Lorenzo, Belda, Ayllón, Garrido eta Iglesias (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 22 (11+11): Temprano, Etxeberria (3), López (8), Ederra, Elorza (4), Menéndez eta Aramendia (2) –titular- Sans (2), Múgica (1), Ezkurdia (2), Zaldua, Lizarbe, Encina, Berasategi eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: José Alberto Macías eta Ernesto Ruiz (andaluziarrak) Kanporatuak: Andrea González BM Base Villaverdetik eta Sans (2), Elorza eta Temprano SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 2-1, 4-3, 7-5, 8-6, 10-8, 12-11 –atsedenaldian- 14-14, 16-15, 16-18, 16-19, 17-20 eta 21-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores