Montse Puchek bihar Madrilera 15 jokalariekin egingo du bidaia Autocares Davidekin, hau da, SUPER AMARA Bera Berak lehengo larunbatean Bidebietan aurkezturiko zerrenda bera. Kasu honetan, gipuzkoarrak Base Villaverde izango dute aurrean, jaitsiera postuan dagoen taldea eta puntuen premia larria dutena. 16,30etan aurrera izango da norgehiagoka, José Alberto Macías eta Ernesto Ruiz, andaluziarrek zuzenduko dutena.
Arrojeria eta Fernándezen –gaur ebakuntza egin diote Madrilen- lesioetara egokitzen ari da oraindik Puche. Horretarako, asteazkenean Egiako mutilen senior taldearen aurkako lagunartekoa jokatu zuten Bidebietan, jokuaren arlo berrietan sakontze aldera.
SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki Lotería Ligako lidergoan jarraitu ahal izateko irabazi behar duela. Horretarako gutxienez leku bakoitzeko bi jokalari eraman ditu, Lizarbe barne, izan ere, Marta López eta Etxeberria eskuin alboko gisa kokatu ditzakeelako. Eta gehiegizko konfiantzarik ez du nahi lehengo larunbatean Lasarreren Base Villaverdek estu hartu baitzuen Prosetecnisa Barakaldo.
Etxerako lanak behin eginda, gipuzkoarrak adi jarraituko dute A Guardan Mecalia Atlético Guardés eta Rocasaren arteko partida.
Partida Pasion BM irratiz jarrai daiteke