Bera Bera

Select your language

Bidebieta kiroldegian entrenaldia hasi aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Ane Encina aurkeztu du Liga Loterías emakumeezkoen eskubaloiko ohorezko mailarako. Zilarrezko mailan azken bi denboraldietan Errotabarri Ermuak igaro dituen 19 urteko legazpiarrak sentsazio “gazi-gozoak ditut hau guztia bi lesio larri sorta direlako”, bata Esther Arrojeriarena eta bestea Alicia Fernándezena oraindik begiratzen ari direna. Halere, Ane Encinak adierazi du “pozik” dagoela Bera Berari “eskertu dio nigan konfiantza jarri duelako eta emandako aukera aprobetxatu nahi dut”, hori bai, gaineratuz ”penaz utzi dut taldea“, Errotabarri Errmua, alegia “oso gustora egon naizelako”. Bera Berako entrenatzaile ohi Imanol Álvarezek zuzendu du zentrala Ermuan, eta sarritan etorri da Bidebietara. Encinak aurredenboraldia Montse Pucherekin egin zuen “aurten astean bi aldiz etorri izan nahiz beraiekin entrenatzera eta jokalariak gehiago ezagutzen ditut”. Horregatik, adierazi du “guztia ematera nator eta taldea lehenengo postuan mantentzen dugun bi jokalari horiek ordezkatzea oso zaila izango baita”. Golegile nagusia zen bere taldean. “Ermuan jokalari garrantzitsua sentitzen nintzen, paper hori nuen, hori aldatu da orain eta beste gauza batzuk egitea espero dut”. Deiaz galdetuta, jakin badaki, “lesioengatik nago hemen, ez nuen espero hain garaiz iristea aukera, pozik nago eta guztia emango dut”. Encinak errespetua dio erronkari Bera Bera egungo txapelduna delako “eta helburua hori izaten jarraitzen du”. Liga Loterías amaitzeko zortzi jardunaldi gelditzen dira eta O Porriñon jokatuko den Kopa (apirilaren 29tik maiatzaren 1era), hortaz, uste du “hemen egunero entrenatzen taldekideen mailara iristea espero dut”. “Jokalari azkarra, taldearentzat jokatzen dueta eta pistan guztia ematen duena” jotzen du bere burua. Aurkezpena ostean, multzoan sartu da non Esther Arrojeria eta Alicia Fernández ziren eta entrenaldira agertu dira Fernando Diez Mintegi presidentea eta Tati Garmendia arduraduna animoak ematera. Arrojeriak aukera izan du Encinarekin hitz egiteko eta gogoratu dio bere garaian berari ere horrelako egoera bat zela eta iritsi zitzaiola ohorezko mailan aritzeko aukera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores