SUPER AMARA Bera Berak Ane Encina legazpiarra fitxatu du
19 urteko zentrala, bi denboraldi daramazki Imanol Álvarezek zuzentzen duen Ermuko Errotabarri zilarrezko mailan. Ane Encina da, legazpiarra, SUPER AMARA Bera Berarekin aurredenboraldia burutu zuen eta astero Bidebietara etorri da Montse Pucheren taldearekin entrenatzera. Puche bera izan da klubari jokalaria eskatu diona, izan ere, Esther Arrojeriak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtuta du eta ziur aski Alicia Fernández ere baja izango da.
Ane Encina da Errotabarri Ermua taldeko golegile nagusieta eta Zilarrezko mailako 13. Jokalaria zerrenda horretan, bataz beste, 6,7 gol sartu duelarik. Gainera, abendu amaieran SUPER AMARA Bera Berarekin lagunartekoa jokatu zuen Legazpin, La Salle taldeko 50 urteurrena ospatuz, bertan SUPER AMARA Bera Berak (22-25) irabazi zion mutilen senior Laubide taldeari, eta Encinak gol bat sartu zuen.
97koa, Maitane Etxeberria bezala, 20 urte azaroan egingo dituena, Errusian junior mailako Mundiala jokatu zuen Lezoko hegaleko jokalari eta Eider Lizarberekin batera.
Bera Berak bihar 16,45etan aurkeztuko du Bidebietan Ane Encina, hau da, entrenaldia hasi eta minutu batzu lehenango.
Argazkian: Ane Encina Arrojeria eta Fernándezen artean.