SUPER AMARA Bera Beraren erakustaldia Málagan (17-34)
Akaso SUPER AMARA Bera Berak denboraldiko partidarik onena izan da, aise (17-34) nagusitu zaiolarik Rincón Fertilidad Málagari, sasoi onenean zegoen taldea, Carranquen Rocasa gainditzeaz gain, O Porriñon eta Barakaldon irabaztea lortu zuena eta Bidebietan jokatu zuenetik behin baino ez du galdu.
Pucheren taldeak, berriz, partida borobila burutu du. Eraso jokuan, ere bai. Arrojeria zuzentzen, Elorza eta Fernández albokoetan, Aramendia eta Etxeberria hegaletan eta Ederra pibotean. Azken honek ireki du markagailua eta defentsan Sansek hartzen zuen bere lekua, Elorzarekin batera Nuria Benzal eta Bea Puertas jokalariengan arreta berezia jarriz, Paula García pibotearekin ondo baino hobeto elkar ulertzen dutelako, gipuzkoarrak iritsi arte. Defentsak lan ona egin du SUPER AMARA Bera Berak baina ez zuen kontraerasorik sortzen –Etxeberriaren bat izan ezik (1-4)-. Halere, ez zen arazo, eraso posizionalean, abiadura medio, donostiarrek hutsuneak aurkitu dituztelako, Esther Arrojeriak batez ere, lehenengo zatian sei gol ia modu berean gauzatu duelako.
Elorzak ere asmatu du, bi gol sartuz, Ederrari asistentziak emanez eta defentsan. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du segituan (5. min: 2-5) eta ondoren berretsi dena (10. min 3-9). Horren ostean, Temprano agertu da geldiketa bikainak egiten Pessoa brasildarraren aurren eta lehenengo zatian hiru penalti ere gelditu ditu.
SUPER AMARA Bera Beraren erasoa eraginkorra zen, Diego Carrasco entrenatzaileak birritan gelditu du lehia eta azkeneko 15 minutuetan gipuzkoarrek bost kanporaketak jasan arren -Elorzak, bi- taldeak joku bolada onarekin jarraitu du, Puchek eserlekua mugituz, gaur murritzago, Zaldua gaixorik eta Berasategi, junior mailako selekzioarekin baja zirelako.
Atsedenaldian (8-19), partida bideratuta zegoen baina donostiarrak disfrutatzen ari ziren pistan eta ez diote aukera izpirik eman nahi Rincón Fertilidad taldeari. Bea Puertas eta Méndez jokalariak saiatu dira baina ezin zuten defentsarekin, gainera Alicia Fernández piztu da bigarren zatian eta aipagarria izan da Marta Lópezekin egindako gola fly moduan.
SUPER AMARA Bera Berak tartea handitzen jarraitu du, Puchek minutuak banatu ditu eta pistako jokalari guztiek gutxienez gola sartu dute.
Hortaz, Carranque pista zailan lorturiko garaipen handia, etenaldira lidergoan bakarrik iritsi da SUPER AMARA Bera Bera Guardesekiko bi puntuko aldea mantenduz.
Rincón Fertilidad Málaga 17, SUPER AMARA Bera Bera 34
Rincón Fertilidad Málaga 17 (8+9). Fernández, Pessoa (3 1p), Benzal (1), García, Puertas (2), Gutiérrez (2) eta López (3) –titular-, Méndez (4), Moreno (1), Torres, Vera, Cosano (1) eta Maestro (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 34 (19+15): Temprano, Etxeberria (3), Elorza (3), Ederra (2), Arrojeria (6), Fernández (8) eta Aramendia (3) –titular- Sans (3), Menéndez (1), López (1), Ezkurdia (1), Múgica (3, 2p) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Millán eta Quintanar (Catalunya)
Kanporatuak: Cosano Rincón Fertilidadetik eta Elorza (3, gorria 41. min), Menéndez (2), López eta Fernández SUPER AMARA Bera Beratik.
Partzialak: 1-4, 3-7, 4-11, 6-13, 7-16, 8-19 –atsedenaldia- 10-21, 10-21, 11-25, 13-28, 14-32 eta 17-34