Puche: “Dugun guztia eman beharko dugu partida osoan zehar”
Bihar larunbata (18,30etan) Málagan, El Carranque kiroldegian (Millán eta Quintanar, Catalunya), Loterías Ligako etorkizuna finkatuko duen partidari helduko dio SUPER AMARA Bera Berak. Gaindituz gero, Mecalia Atlético Guardésekiko bi puntuko aldea mantenduko du, izan ere, galizarrek asteazkenean Esencia 27 ULE Cleba León mendean hartu zuten, eta gipuzkoarren tartea erabakiorra izan daiteke txapelketa amaitzeko zortzi jardunaldien faltan.
Montse Puche eta plantilla jakinaren gainean daude. “Partida oso garrantzitsua da guretzat” onartu du, Rincón Fertilidad “oso sasoi onenan dagoelako, Ligako bigarren itzulia bikaina burutzen ari da, hortaz, guztia eman beharko dugu norgehiagoka osoan zehar”.
Bidebietan elkarren aurka jokatu zutenetik, Rincón Fertilidaden ibilbidea izan da: 9 garaipen, bi berdinketa eta porrota bakarra, laugarren postutik puntu bakarrera kokatuz. “Denboraldi hasieran jakin bagenekien taldea goruntz joango zela, orain jokalariek elkar ezagutzen dute eta urtea ondoen hasi duen taldea da, etxean are arriskutsuagoa dena”. Diego Carrascoren taldeak Rocasari El Carranquen, Porriñon eta Barakaldon irabazi du eta Kopako fase finalean egongo da iaz bezala, Aula Valladolid gaindituta.
Montse Puchek Rincón Fertilidad deskribatu du. “Atezain bikainak dituzte: Virginia Fernández eta Cristina Maestro; hegaleko jokalariek portzentaje handia dute eta batzuk lehenengo lerroan ere aritzeko aukera dute, hemen ez dute kanpotik asko jaurtitzen baina oso borrokalariak dira, gainera adi egon behar dugu Bea Puertas eta, jakina, Nuria Benzalekin, oso sasoi onean dagoelako eta Paula García pibotearekin oso ondo konpontzen delako”.
KH7 BM Granollersen aurrean bere taldeak emandako erantzunarekin pozik zegoen Puche, Laura Steinbachek maila igo zuen eta SUPER AMARA Bera Berak eskertu zuen amaieran. “Partida ona egin genuen, defentsan batez ere eta ondo etorri zitzaigun”. Puchek ohartarazi du taldea, izan ere, "Málagan, defentsan oso konzentrarurik atera behar dugu hasieratik, intentsitatearekin ea akatsak eragiten ditugun eta aprobetxatzen jakin”. Entrenatzaileak dio “gureari eutsiko diogu”, hau da, taldeak dituen birtuteei heldu “partida gogorra izango delalo, Rincón Fertilidad gogor defendatzen duelako”.
Junior mailako konzentrazioa dela eta, talde bakoitzak baja bat du, SUPER AMARA Bera Beran Estitxu Berasategi alboko jokalari eta, bestetik, Rincón Fertilidaden aldetik Ana González hegaleko jokalaria. Hortaz, Puchek 14 jokalari eramango ditu eta horietatik zazpi igandean selekzio ezberdinekin bat egingo dute, gorenekoarekin (Sans, Etxeberria eta Fernández) eta B taldearekin (Marta López, Arrojeria, Menéndez eta Aramendia).