Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak eta Komunikazio arduradun Jabier Oterminek goizean Gipuzkoako foru aldundian antolatu den World Kafean parte hartu dute, Emakumeen nazioarteko egunaren bezperan. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoak aurrera eramen du ekimena Berdintasuna eta Kontziliazioa titulupean. World Kafearen metodologian, Foru Aldundian 120 pertsona inguru elkartu dira, 14 mahaietan banaturik, hasieran oztopoak izendatu dituzte, ondoren kontziliazioa sustatzeko ekintzak zehaztu dituzte eta arlo honetan erronka bat identifikatu dute. Ekimena oso positiboa da eta ekarpenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehen Ardura Partekatuaren eta Kontziliazioaren Foru Plana loratuko dituzte. Aldun nagusi Markel Olanok itxi zuen jardunaldia martxoaren 8aren inguruko deklarazio instituzionala irakurriz. Argazkian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendari Miren Elgarresta eta, atzean, Tati Garmendia

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores