Granollersek 11 minutu gehiago izan zuen baloia Bidebietan
Datuez menperatutako gizartean, emakumezkoen eskubaloi ligan ere badira zenbakiak arlo garrantzitsuak agerian uzten dutena, batez ere, talde bakoitzeko ezagurrariak.
Baloiak erretzen badio, markagailua alde du SUPER AMARA Bera Berak, larunbatean aitaren batean gola egin zuen, baloia hartu eta Elorzak sarera bidali zuenetik zazpi segundu baino ez ziren pasatu eta Tempranok gelditu zuenetik Etxeberriak jaso arte eta gol gauzatu zuen arte, sei segundu. Aitzitik, KH7 BM Granollersek bi minutuetan ez zuen golik egin, SUPER AMARA Bera Berak 13 segunduetan bi egin zituen eta hirugarren ia kontraerasoan falta egin zioten Alicia Fernándezi.
Halere, SUPER AMARA Bera Berak bere estiloari heldu zion, Arrojeriak zazpi segundu behar izan zuen pista osoa zehakatzeko eta 4-2 egiteko Tempranoren geldiketa baliatuz eta Judith Sansek ere kontraerasoan egin zuen 5-2. Horren ostean Alicia Fernández agertu zen gipuzkoarrak geldiezinak ziren Villanuevak partida gelditu zuen arte. 15. minutuan, 9-4 markagailuan, gola egiten denetik berriro baloia jokoan jartzen den arte kontatu gabe, SUPER AMARA Bera Berak 3’38” izan zuen baloia eta KH7 BM Granollersek 9’10”. Ezin eraginkorrago, gol bat 24 segunduero, katalaniarrek ordea 2’30” behar izan zuten gol bakoitza egiteko.
SUPER AMARA Bera Berak defentsan lan handia egiten duela jakina zen, horrez gain, baloi luzea bidaltzen ez duenean, abiadura bizia jartzen dio erasoari defentsak uzten dituen hutsuneak aprobetxatze aldera.
Lehengo larunbatean, partidako 25 minutuan, 12-10 markagailuan, bi taldeen artean ia zortzi minutuko aldea zegoen, batek eta besteak defendatzen zutenen artean. Atsedenaldian (13-12), aldea zazpi minutukoa zen, SUPER AMARA Bera Berak zazpi kontraeraso, bost gol posizionalean eta penalti bat gauzatu zituen, ate aurrean %62ko asmatu zuelarik eta sei baloi baino ez zuen galdu, Iñigo Blancok jasotako datuen arabera.
Bigarren zatian, gipuzkoarrak ia berdin hasi ziren, 97 segunduetan lau gol eginez. 16-13 emaitza jarriz. Kataluniarrek gol bakarra egin zuten bi minutuetan. Partida 42. minutua behin igarota apurtu zuen SUPER AMARA Bera Bera 4-0 partzialarekin eta hortik aurrera baloia gehiago izan zuten, partida kudeatzeko, hortaz, norgehiagokan bi taldeen arteko aldea hamaika minutu izan zen.