SUPER AMARA Bera Berak, serio, KH7 Granollers (26-23) gaindutu du
Landutako norgehiagokan, batez ere defentsan eta atepean, SUPER AMARA Bera Bera KH7 BM Granollers (26-23, 13-12 atsedenaldian) gaur arrastaldean Bidebietan Loterías Ligako sailkapenean lidergoan jarraitzeko, Mecalia Atlético Guardésekiko bi puntuko aldea mantenduz.
Partidak joku erritmo bizia izan du, bi taldeek abiadura dute gustoko eta kasu hauetan xehetasunak dira norgehiagoka alde batera edo bestera mugitzen dutena. Zentzu honetan, Puchek defentsan Maitane Etxeberria ‘2’an jarri du Laura Steinbach oztopatu nahian, partida hasieran ederki lortu duena. Horrez gain, Puchek Elorza eta Sans jarri ditu erdian, Arrojeria eta Etxeberria ondoan eta Fernández eta Aramendia hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan eta Temprano, bikain, atepean.
Partidari beste behin hasiera ona eman diote gipuzkoarrek. Defentsak eta Tempranoren geldiketak baliatuz kontraerasoa edo transizioan jokatzeko aukera eman du eta hortaz, SUPER AMARA Bera Bera markagailuan beti aurretik joan da. Defendatzeaz gain Etxeberria, erasoan asmatu du, Arrojeria eta Sans jokalariek ere hutsuneak aurkitu dituzte eta lehenengo tartea ireki da (7. min. 5-2), Alicía Fernándezen ekarpenarekin handi dena (15. min 9-4). Azpimarratzekoa Elorza eta Sans jokakarien lana defentsa erdian eta Ana Tempranoren zortzi geldiketak, guztira asturiarrak %50eko geldiketak egin ditu.
Villanueva entrenatzaialearen hutsarte batek taldea bizitu du, SUPER AMARA Bera Beraren aldaketak ondo hasi badira ere Menéndez eta Lópezez golekin, KH7 BM Granollers ate aurrean asmatzen hasi da, batez ere Buforn –hiru gol- eta bere taldea atsedenaldira gol bateko aldearekin joan da (13-12). SUPER AMARA Bera Berak zazpi kontraeraso, penalti bat eta joku geldian lau gol egin dituzte.
Bigarren zatian, Puchek hasierako zazpi jokalariak sartu ditu. Steinbachek partida berdindu arren, gipuzkoarrek 4-0 partziala lortu dute Bidebietaren mesederako, Aramendiaren birrian posizionalean eta kontraerasoan, Arrojeria eta Sans jokalarien golei esker. Villanuevak partida gelditu du, Steinbach eta Jabby piboteak bere taldea hurbildu dute, bizpahiru goletara gelditu dena 42. minutura arte.
Puchek Etxeberria mantendu du Steinbach zaintzeko, halere alemaniarrak gehiago asmatu du bigarren zatian -sei gol-. Marta López alboko posizioan kokatu du eta ondo atera zaio, izan ere, alboko jokalari gisa gol bat sartu du eta beste bat kontraerasoan, Elorza eta Aramendiak sartutakoekin SUPER AMARA Bera Berak tarte erabakiorra ireki du (48. min. 23-17).
Laura Steinbachek oraindik ere indarra zuen –lau gol azken 10 minutuetan- eta Villanueva bi piboteekin saiatu da, azken minutuetan SUPER AMARA Bera Bera ez da fin ibili baina garaipena ziurtaturik zuen. Bigarrenean, bost kontraeraso eta zazpi gol posizionalean.
Hortaz, partida ona SUPER AMARA Bera Berarena, sentsazioak berreskuratze aldera, izan ere, datorren larunbatean partida gogorrra izango du Málagan, Barakaldon irabazita laugarren posturako lehian sartu baita Rincón Fertilidad taldea.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, KH7 BM Granollers 23
SUPER AMARA Bera Bera 26 (13+13): Temprano, Etxeberria (4), Fernández (3), Elorza (2), Sans (4), Arrojeria (2) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Múgica (1p), Menéndez (2), López (4), eta Ezkurdia. Deialdian: Zugarrondo, Zaldua eta Berasategi.
KH7 BM Granollers 23 (12+11): Ayelén, Burfon (4, 2p), Vizuete, Torrás (3), Gassama (2) Steinbach (8), González (1) –titular- Jabby (1), Fernández (2), Prat, Vegué (1), Pi (1), Galamba, Rubio eta Morales (o.a.)
Epaileak: Vicente Peris (Andaluzia) eta Manuel Mohedano (Gaztela-Mantxa)
Kanporatuak: Sans eta López SUPER AMARA Bera Beratik eta González, Gassama, Prat eta Jabby KH7 BM Granollersetik
Partzialak: 2-2, 5-3, 8-4, 11-6, 12-9, 13-12 –atsedenaldia- 17-13, 18-15, 21-17, 24-18, 26-20 eta 26-23