SUPER AMARA Bera Bera ez da fio KH7 Granollersekin
Bihar larunbata Loterías Liga itzuliko da Bidebietara (18etan), 17. Jardunaldiari dagokion partidarekin non SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko duen, egun sailkapenak –hamargarrena hamar puntuekin- adierazten duena baino gehiago den taldea. Hori dela eta gipuzkoarrak ez dira fio modan dagoen aurkari batean aurrean. Vicente Peris (andaluziarra) eta Manuel Mohedano (Gaztela-Mantxa) epaileek zuzenduko dute partida.
Montse Puchek Valentziara eraman zuen taldea deituko du. Bere asmoa da sentsazioak berreskuratzea eta Canyamelar Valenciaren aurka bigarren zatian egin zuen defentsa hizpide, orain eraso posizioanal hobetzea da helburu.
Aurrean, defentsari garrantzi handia ematen dion KH7 BM Granollers, korrika ere gustoko duena eta lehenengo lerroan bi jokalari garrantzitsuak Laura Steinbach urtarrilean fitxatu dutena eta Judih Vizuete. Hortaz gain, pibote haundiak ditu Hatou Jabby eta Kaba Gassama, azken hau Carlos Viver hautatzailearen selekzioan nobedadea. Talde gaztea izan arren estu hartu zituen Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa, azken jardunaldian puntu bat arakatu zion Prosetecnisa Zuazori.
Challenge Cupeko kanporaketa dela eta, Mecalia Atlético Guardések SUPER AMARA Bera Berarekin bat egin du asteazkenean Helvetia Alcobendas (24-17) gaindituz.