Elche Mustang izango da Kopako aurkari
Kopako XXXVIII edizioren fase finala osatzeko O Porriño udaletxean eguardian buruturiko zozketaren arabera Elche Mustang izango da SUPER AMARA Bera Beraren aurkaria final-laurdenetan, apirialen 29tik maiatzaren 1era jokatuko dena.
Partida hori gaindituz gero, taulako goiko aldean diren donostiarrak KH7 BM Granollers edo Mecalia Atlético Guardés izango dute aurkari; beheko aldean, aldiz, Rincón Fertilidad Málagak Rocasa izango du aurrean eta bertako Godoy Maceira Porriñok, Helvetia Alcobendas.
Honako ordutegiak zehaztu dira baina oraindik partidak finkatu gabe, larunbatean 12,30etan, 16etan, 18,15etan eta 20,30etan; igandeko finalerdiak 16etan eta 18,30etan eta finala astelehena, maiatzak 1, 13etan.