Bera Bera, Bidaniako kirolaren inguruko solasaldian
‘Emakumea eta Kirola’ gaur Bidanian hizpide izango den mahai-inguruan parte hartuko dute SUPER AMARA Bera Bera Eskubaloiko lehen taldeko kapitain Alba Menéndez eta Komunikazio arduradura, Jabier Otermin. Gaur arratsaldeko 19etan Bidaniako udaletxean burutuko da solasaldi aeta bertan izango dira ere Eguzkiñe Peña, Oiartzungo futbol taldeko jokalaria; Patri Espinar pilotaria eta Izaro Arbe puntista; Nekane Zinkunegik moderatzaile lanak egingo duelarik.
Errezil, Bidania, Albiztur eta Beizama herriak osatzen duten Saiaz mankomunitateak antolatu du mahai-ingurua, emakumeen kirola sustatzea helburu duena. Hortaz, profesionaltasuna, komunikabideen jarduna, ahalduntzea izango dira, besteak beste, jorratuko diren gaiak.