Bera Bera

Select your language

Irizarreko egoitza nagusiei bisita eginez, Autocares David enpresak bi autobus berri jaso ditu eta Bera Bera Eskubaloiari erakustea erabai du, bi Irizar i6 Man xasia duelarik.
SUPER AMARA Bera Berako plantilla osoa Ormaiztegiko planta izan da eta autobusa berrien erosotasuna eta ezaugarriak ikusteko aukera izan dute, batak 15 metroko luzera du eta 70 lagunentzako lekua eta besteak 13 metro eta 55 eserleku. Autobusa berriek hioru puntuko segurtasun sistema dituzte eta azken teknologiarekin datos: pantailak, WIFI, USB kargadorean toki bakoitzeak eta geolokalizazioa. Eta erosotasun handia larruzko eserlekuak, egurrezko zorua, mahaiak eta oinazpikoak.
Autocares Davideko gerente César Martínek adierazi du “SUPER AMARA Bera Bera gonbidatu nahi izan dugu aurkezpen honetara gurekin 30 urte baino gehiago lan egin dutela eskertze aldera, Lehen Mailatik, 90an Ohorezko mailara igo zenean eta 2007tik aurrera lortu dituzten arrakasta hadienak lortu dituzten arte”. Izan ere, Autocares David taldeko babeslea ere bada eta eskubaloi arduraduna Tati Garmendiak autobus baten erreplika jaso du.
Autobusa berriek enpresa berrien irudia datoz, Miguel Angelen Davidekin, alegia “Donostiako klasikoa den enpresa adierazteaz gain, gazte eta indartsu mantentzen dena eta etorkizuna erronkei aurre egiteko gaitasuna duena” aipatu du gerenteak. “Diseinu berritzailea beltza eta zilarra erabilita eta Irizar eta Manek ematen diguten bermea geroz eta exijenteagoa den bezeroari zerbitzu ona ematen laguntzen digu” gaineratu du.
Egun Autocares Davidek 17 autobus ditu, bataz beste lau urte baino gutxiago dituztenak. Hazkundea hain handia izanda, Oiartzunen “4.500 metro koadro dituzten instalakuntzetara pasatu gara, ibilgailu guztiak bertan edukitzeko aukera ematen diguna, tailerra, bulegoa berriak, bilera gelak baita berezoak hartzeko ere”. Hortaz gain,
Autocares Davidek zerbitzua hobetzea du hizpide “trafiko kudeaketa berria ezarriz eta gidari onenak izaten, hau da, departamentuak jende gehiago sartu dugu, geolokalizazioa, wifi zerbitzua eta inkestak zerbitzua ematen den bitartean, hortaz, hobetzen lortzen dugu, eta gure gidariek mobilen bitartez aplikazioa baten bidez edozein datua une horretan ematen digu”.
Autocares Davidek ere “I+G+b departamentua sortu du jarduerarekin zerikusia duen software sortzeko, ibilgailuekin froga eginez. Horrekin Espainiako enpresen artean aintzindariak izango gara”. Hortaz, César Martin “baikor da etorkizunario begira, 14.001:2015 ingurugiroari lotuta dagoen araua ezarriko dugu”.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak eskertu dio enpresari “gurekin egindako kilometro andana”. “Partida aurretik ahalik eta freskoen bidaiatu nahi duzu eta norgehiagoka jokatu ostean atsedena da gustoko duguna. Hori guztia Autocares Davidek eman digu eta emango digu, hori bai, betiko segurtasuna eta konfiantzarekin”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores