Bera Bera

Select your language

Mozorrotzeko itxurarik ez du izan SUPER AMARA Bera Berak lidergoan jarraitzeko, gaur iluntzean Valentziako El Cabañal pistan Canyamelar gainditu ostean (17-27), bigarren zatian egindako defentsa lanak kontraerasora irteteko aukera eman duelarik.
Lehenengo zatian baina SUPER AMARA Bera Berak markagailua menperatu arren ez du Montse Puche entrenatzaileak eskatzen zuen jokoa aurkitu. Menéndez eta Sans defentsa erdian kokatuz, Arrojeria eta Fernández ondoan eta Aramendia eta López, hegaletan eta Zugarrondo atepean. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Gipuzkoarrak ondo atera dira (0-2) baina Valentziarren lehenengo lerroko jokoarekin arazoak izan dituzte defentsan, batez ere, Patri Alonso gelditzen. Bere taldea aurretik jarrita, Sans bi minutu kaleratu dutenean, Puchek Elorza sartu du eta defentsak nabaritu du.
Behin atzetik (16 min, 7-6), SUPER AMARA Bera Bera ondo irauli du partida Elorza, Menéndez eta Aramendia jokalarien bidez, nafarrak eraginkor ate aurrean, lau gol sartu ditu jokatu duen lehenengo zatian, Ezkurdia ere bigarrenean Aguas atezaina aurrean ondo ibili delako. Puchek Temprano ere sartu du eta donostiarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira, joku aldetik asko hobetzeko.
O Porriñon lortu zen aurreneko Kopa gaur lau urte betetzen zen egunean, SUPER AMARA Bera Berak ez zuen sustorik nahi eta bigarren zatian defentsan estutu du Canyamelar. Tempranok urrundu du Alonsoren penaltia eta gipuzkoarrek 0-4 partziala lortu dute (39. min: 11-17). Nagore Saenz jokalariak lehortearekin amaitu du baina Ezkurdia birritan, kontraeraso eta hegaletik, Elorza pibote posizioan eta Fernándezek tartea are gehiago ireki dute (46. min: 12-21).
Canyamelar Valencia taldeari asko kostatu zaio jaurtitzea, izan ere, gol bakar bat zeraman bigarren zatiko 17. minutuan eta tarte horretan sei gol baino ez ditu lortu.
Puchek minutuak banatu ditu, Berasategi sartu du zazpi minutu falta zirela baina markagailua ez da apenas mugitu amaieran.
Loterías Ligako 16. Jardunaldiak Rocasaren porrota Málagan utzi du, hortaz, kanariarrak sei puntuko desabantailarekin gelditu dira SUPER AMARA Bera Berarekiko, Mecalia Atlético Guardések baino bi puntu gehiago dituena. Galizarrek aise gainditu dute Base Villaverde. Datorren larunbatean Bidebietan (18etan) KH7 BM Granollers hartuko dute gipuzkoarrek, Prosetecnisa Zuazori puntu bat urratu diotenan eta hurrengo astean Málagara egingo dute bidaia, martxoaren 11n alegia. Bestetik, Guardések asteeazkenean Helvetia Alcobendas eta ostean Esencia 27 ULE Cleba León hartuko ditu A Guardan.
Fitxa: Canyamelar Valencia 17, SUPER AMARA Bera Bera 27
Canyamelar Valencia 17 (11+6): Aguas, Pérez (4), Alonso (6, 1p), Descalzo, Saenz (2), Esterri eta Herreros –titular- Bejarano, Dunay (2), Morais (2), Asencio (1), Bravo, Magraner, Prosper eta Marín (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 27 (13+14): Zugarrondo, López (1), Menéndez (3), Arrojeria (3), Sans, Fernández (6) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Elorza (2), Etxeberria, Múgica (4p), Ezkurdia (4), Berasategi eta Temprano (o.a.). Deialdian: Zaldua
Epaileak: Francisco Jose Gallardo eta Sergio Francisco Gallardo (Andaluziarrak)
Kanporatuak: Descalzo eta Dunay Canyamelar Valenciatik eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 3-3, 6-6, 8-10, 9-12, 11-13 –atsedenaldia- 11-14, 12-17, 12-21, 14-21, 15-25 eta 17-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores