Gaur arratsaldean Espainiako B selekzioaren deialdia ezagutarazi du Susana Pareja hautatzaile berriak, SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari direlarik: Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Marta López eta Leire Aramendia.
Susana Parejak 16 jokalari deitu ditu Guadalajan burutuko den konzentraziora martxoaren 12tik aurera. Bi lagunarteko jokatzeko aukera izango dute, martxoaren 14ean Carlos Viver zuzenduko duen selekzio nagusiaren aura eta bertan bat egingo dute Judith Sans, Alicia Fernández eta Maitane Etxeberriarekin. Estitxu Berasategi, bestetik, Jorge Dueñasen junior mailako selekzioarekin arituko da, hortaz, Montse Puche zortzi jokalariekin geldituko da Bidebietan, Málagatik bueltan eta Helvetia Alcobendas hartu aurretik.