Atsedenerako astia izan ostean eta Kopako final-zortzirenak kanpotik ikusita, SUPER AMARA Bera Bera bihar (19,30etan) itzuliko da Loterías Ligara Valentzian, Francisco José Gallardo eta Sergio Gallardo andaluziarrak zuzenduko duen partidan, 16. Jardunaldiari dagokiona.
Aurrean Canyamelar Valencia, puntuen premia duen taldea, azkeneko sei lehiak galdu dituena Kopakoa barne eta jaitsiera postuekiko zuen tartea murriztua ikusi duena, izan ere Base Villaverde puntu bakar batera du eta Esencia 27 ULE Cleba León, bira.
Patri Alonso, Nitsan Dunay, Nagore Saenz eta Asencio gaztea dira erasorako erreferentziak. Bestetik, Montse Puchek 15 jokalariekin egingo du bidaia Autocares Davidekin, Estitxu Berasategi junior mailako selekzioarekin egon arren deialdian sartu du, Donostia Eider Lizarbe utziz.
Pucheren asmoa da “joku eta sentsazio onak berreskuratzea”. Partida Canyamelar Valencia vs SUPER AMARA Bera Bera linkan ikusgai izango da.
Asteak albiste ugari eman ditu, batetik, Tati Garmendia Espainiako zuzendaritza batzordeko kide izendatu dute eta selekzioetako deialdi ezberdinetan SUPER AMARA Bera Berako zortzi jokalari daude: Alicia Fernández, Judith Sans eta Maitane Etxeberria, gorenean; Susana Parejak zuzenduko duen B selekzioan Esther Arrojeria, Alba Menéndez, Marta López eta Leire Aramendia eta Estitxu Berasategi Jorge Dueñasen junior taldean.