Puche: “Valentzian jokurik onena berreskuratu nahi dugu”
“Lau eguneko atsedenaldia oso ondo etorri zaigu, jokalariak pilak kargaturik etorri dira eta hiru asteetako ziklo honi heltzeko gogokin”. Martxoko etenaldia iritsi aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Valentziara egingo du bidaia larunbatean puntuak behar dituen Canyamelar Valencia, horren ostean goraka datorren KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan (martxoaren 3an, 18etan) eta Málagaruntz abiatuko da Rincón Fertilidad talde arriskutsuaren aurka lehiatzeko.
Montse Puchek onartu du hiru partida hauetan “SUPER AMARA Bera Bera ez du Loterías Liga irabaziko” baina adierazi du “erabakiorrak dira gure helburuak lortze aldera eta Aste Santura iritsi baino lehen hurrengo hiru partidei ahalik eta ondoen heltzeko”.
Kopako final-zortzirenetako kanporaketetan eman diren emaitzez galdeturik, txapeldun gisa zortziko finalean den SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak onartu du “harritu egin zait Prosetecnisa Zuazok Elxen galtzeak eta Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa taldeen partida amaieran”. Galizarrek kanporaketea irauli egin zuten gol bakar batez Gijonen irabazteko eta Rocasak luzapena behar izan zuen Leonen.
Larunbatean (19,30etan) El Cabañalen SUPER AMARA Bera Berak Canyamelar Valencia izango du zain, puntuen premia duen aurkaria, 2016ko azaroaz geroztik irabazi ez duena eta azken bost partidak galdu dituena bataz beste 19 gol sartu gabe. Larunbatean Kopatik at gelditu zen Granollersetik (23-20). Puntuak urratzeko duen beharraz gain -puntu bakarra ateratzen dio Base Villaverderi eta bi Esencia 27 ULE Cleba Leóni- Montse Puchek gogorarazi du “Bera Berarentzat ez ohi da pista atsegina”. Erasoan arazoak izan arren, gola duten jokalariak baditu Nitsan Dunay, Patri Alonso edo Nagore Saenz. Puchek, baina, bere taldea “gogokin ikusten du, lanerako jarrerara onarekin eta behar ditugun sentsazioak berreskuratzea nahi dugu”.
Zentzu honetan, urte berriari errepaso jo dio Puchek “presio handiko partidekin, puntuak hartu behar genituen norgehiagokak izan ziren Rocasa eta Zuazoren aurka eta gero, agian, intentsitatea galdu genuen Leonen aurka eta Valladoliden, sentsazioak ez ziren onak izan eta horregatik Valentzian joku ona berreskuratu nahi dugu”.
Montse Puchek plantilla osoarekin lan egin du aste honeta bi jokalari izan ezik, “bere sorbalda ondo jartzen jarraitzen duen” Ana Martínez eta Estitxu Berasategi, junior mailako selekzioarekin aritu dena Madrilen, deialdian sartu den euskaldun bakarra izan da usurbildarra.