Super Amara Bera Berak bi puntu gehiago eta Loterías Ligako lidergoan bakarrik jarraitzea lortu du gaur Elche Mustang gainditurik (25-15), Kopako kanporaketa dela eta etenaldira iritsi aurretik.
Montse Pucheren jokalariek hasiera onak eman diote partidari, lehenengo eta bigarren zatian. Fernandez birritan eta Sansen kontraeraso batekin aurretik jarri dute taldea (3-0) eta Rocamora entrenatzaileak lehenengo hutsartea eskatu du. Elche Mustang esnatu da Flores eta Hernández hasi dira Tempranoren aurrean asmatzen eta asko gerturatu dira (4-3 eta 7-6).
Puchek hasierako zazpikoan aldaketak sartu ditu, López eta Elorzarekin baina 6-0 defentsa mantenduz eta Ederrak Sans ordezkatzen erasoan. Halere, kataluniarrak erdiko bidea hartu abiadura bizian kontraerasoan sei gol egiteko.
Lehenengo zati erdialdean, Puchek Etxeberria eta Ezkurdia sartu ditu. Elche Mustang 20, minutura arte eutsi dio Trigueros atezainaren geldiketak lagun. Hortik aurrera, Super Amara Bera Bera baloiari abiadura eman dio, hutsuneak aurkituz Fernández edo Arrojeria jokalarientzako. Rocamora saiatu da pistako jokalari sartuta baina ezin izan du, ezta Ivet Musons golegilea sartuta ere.
Atsedenaldirako bost minutu falta zirela, Puchek Zugarrondo eta Menéndez sartu ditu eta atsedenaldira 12-8 aurretik.
Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Orduan hautsi baitu partida Super Amara Bera Berak Fernándezen barneraketak medio eta Sansek sartutako kontraerasoak. Múgicak gaur 23 bete dituen Arrojeria eserlekuan utzi du baina Elche Mustang taldeak galdu dituen baloiak aukera eman dio bertakoei tartea irekitzeko, gainera Zugarrondo atepean bikain aritu da.
Super Amara Bera Berak Elche Mustang bikoiztu du hasi eta berehala (16-8, min 35). Rocamora entrenatzaileak hutsarteak eskatu ditu baina ez da ezer aldatu, Menéndez eta Etxeberriak asmatu dute eta partziala are gehiago ireki da: 8-1.
Orduan Puchek Berasategi, López, Lizarbe, Zaldua eta Arrojeria sartu ditu. Berasategi eta Marta López jokalarien golak izan dira aipagarrienak amaieran.
Hortaz, garaipen berria, une batzuetan sentsazioak ere berreskuratu ditu Super Amara Bera Berka eta datorren asteburuan atsedena hartuko du Kopako kanporaketa honetatik salbu dagoelako, egungo txapelduna baita.
Ficha Super Amara Bera Bera 25, Elche Mustang 15
Super Amara Bera Bera 25 (12+13): Temprano, López (3), Arrojeria (2), Sans (6), Elorza (1), Fernández (4) eta Aramendia –titular- Ederra, Etxeberria (3), Ezkurdia (1), Menéndez (2), Múgica (1p), Berasategi (2), Zaldua, Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
Elche Mustang 15 (8+7): Trigueros, Carvajal, Ramón, Flores (3), Hernández (6), Castell (3, 1p) eta Salcedo (1) –titular- Ferreira, Musons (2), Méndez, Lamoneda eta Sempere (o.a.).
Epaileak: Álvaro García eta Juanmaría Sanmartín (andaluziarrak)
Kanporatuak: Sans eta Ezkurdia Super Amaratik eta Carvajal Elche Munstag taldetik
Partzialak: 2-0, 4-3, 7-6, 8-6, 10-7, 12-8 –atsedenaldia- 16-8, 20-9, 20-10, 21-11, 22-13 eta 25-15