Bera Bera

Select your language

Emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailan eginiko 27 denboraldiatik, Bidebietan egoitza duen taldeak ez du inoiz lehenengo itzuliko partida guztiak irabazi. SD Bidebieta gisa 1994-95 denboraldi bezalako urte onak egon ziren, hamabi partidetako hamar garaipen eskuratu zituen orduan taldeak eta liga bi multzoetan banaturik zegoenean. Bera Bera moduan, talde honek Imanol Álvarezek eta Martin Larrañagak zuzendu zuten taldea aurreneko 11 partidaren jabe izan zen. Hortaz, Super Amara Bera Berak lau puntuko aldea du Mecalia Atlético Guardesekiko, Rocasarekiko sei eta zortzi Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Godoy Maceira BM Porriñorekin. Montse Pucheren taldea da golegile nagusiena (378), partidako 29 golekin, eta gol gutxien jaso dunea (266) norgehiagoka 20 golekin. Iazko denboraldiarekin konparatuz gero, aurten Super Amara Bera Berak bederatzi gol gehiago sartu ditu eta hamar gehiago jaso. Arrojeria, golegile nagusiena Pinedo eta Ziarsolo jokalarien errotiroa dela eta, gola egiteko ardura are gehiago zabaldu da. Esther Arrojeria da golegile nagusiena 58 golekin, ligako azkeneko zortzietan bataz beste bost gol sartuz. Usurbilgo zentraletik gertu, Alicia Fernández (54), ondoren hegaleko beste bi: Aramendia (44) eta López (43), eta Menéndezek (40) eta Sansek (33) osatzen dute zerrenda nagusiena. Talde golegilena izan arren, ohikoa da golegile nagusien zerrendan taldeko inor agertzea, eta aurten gauza bera, Arrojeria 19. da. Une zailak gainditu Superkopak eta Txapeldunen Ligako atarikoa izan ziren Super Amara Bera Beraren aurreneko helburuak eta hasierako bi partida liga estu joan ziren, Aula Valladolid gainditu zuen Bidebietan (26-23, 55. Min: 23-22), Elxen gauza bera: 27-29, 59 min: 27-28 eta Alcobendasen (22-25, 50 min: 18-20). Montse Puchek 18 jokalari erabili ditu gaur arte, Bera Berakin debuta egin dutelarik Andrea Zaldua eta Nagore Odriozola –Temprano ordezkatu zuen irailean – eta Estitxu Berasategi usurbildarra, larunbatean, aurreneko partidan hiru gol egin zituen jokaturiko 15 minutuetan. Zugarrondok erantzun ona eman zuen lau partidetan Temprano baja zegoela –gainera, bikain aritu zen Superkopan eta Rocasaren aurka ligan- eta Super Amara Bera Berak ere bajas garrantzitsuei aurre egin die Martínez –urrti amaieratik apirila arte – eta Elorza ere bai –Alcobendasen eta Guardésen aurka ez zuen jokatzerik izan-. Partzialak, penaltiak eta kanporatuak Partida guztiak ez ezik, Super Amara Bera Berak partzial gehienak ere irabazi ditu lau izan ezik: berdinduta iritsi zen atsedenaldira Elxen eta Alcobendasen, bigarren zatia berdindu zuen Aularekin Bidebietan eta partzial bakarra galdu du, bigarren zatia Barakaldon (11-10). Bestetik, Super Amara Bera Bera 53 aldiz zigortu dute, partidako lau jokalari bi minutuz kanporaturik, iazko antzera. Eta zortzi penalti gutxiago adierazita, alde nahiz kontra, %80ak sartuta eta atezainek bostetik bat geldituz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores