Matxalen Ziarsolok Sabino Arana Saria jasoko du igandean
Sabino Arana Fundazioak igandean Bilboko Arriagan egingo duen ekitaldian Bera Berako jokalari eta kapitain ohi Matxalen Ziarsolo sarituko du “bere kirol-ibilbide bikainagatik, koloreei eskainitako leialtasunagatik eta kirol-balioen arloan eredugarria izateagatik”.
Sabino Arana sarien XXVIII. edizioa izango da aurtengoa. Matxalen Ziarsolorekin batera saridunak izango dira: Pedro Luis Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta Ekonomia Itunaren aita; Orbea sozietate kooperatiboa; EGIBIDE “Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa”; Tolosako Ekinbide Etxea eta “Guernica” margolanak —garrasi lazgarria, bakearen ikur-.
Bera Berako jokalari ohiak kirol ibilbidean lorturiko arrakastak goraipatzeaz gain, Sabino Arana Fundazioak Matxalenen “giza kalitatea” txalotu du “horren erakusgarri, estimu handia diote aldagelaren barruan nahiz aldagelatik kanpo”.