Hiru partidetako hiru ziklo
2017 urteari hasiera ona eman ostean, lidergoa sendotzeko bi garaipen lortuta, gainera Rocasarekiko aldea sei punturu jarriz, Super Amara Bera Berak lehenengo itzuliari amaiera jarriko dio larunbatean Bidebietan Esencia 27 ULE Cleba León hartuz, hiru partidetako hiru zikloei hasiera emanez, hau da, Loterías ligako hiru jardunaldi jokatu eta hurrengoa, atsedena.
Horrela, larunbatean (18etan) ligako azken sailkatuarekin arituko da Super Amara Bera Bera, ligako aurreneko garaipena lortu zuena lehengo larunbatean. Ostean, Valladolidera egingo du bidaia, Telden irabazi ostean eta Zuazorekin aurka jokatu eta gero Aula egongo da zain, Bidebietan estu hartu zutelarik donostiarrak. Elche Mustang taldea izango da Bidebietatik hurrengoa, otsailaren 11n (18etan).
Kopako txapeldun gisa, zortziko finala antolatzen duen taldea bezala, final-zortzirenak saihestu ditu Super Amara Bera Berak, hortaz otsailaren 18ko asteburuan atsedena hartuko dute gipuzkoarrek. Aitzitik, Guardés eta Rocasak, Kopari ez ezik –galizarrak Gijonen eta kanariarrak Leonen- Challengeko kanporaketei heldu beharko diete.
Otsailaren 25ean, Super Amara Bera Bera Valentziara egingo du bidaia, martxoaren 4an KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan eta Málagan jokatuko du astebete beranduago (martxoaren 11n), Loterías Ligak biziko duen beste etenaldi aurretik, oraingo honetan selekzioen astea delako Europan.
Hortik Aste Santura, beste hiru partida: Mavi Nuevas Tecnologías debuta egingo du Bidebietan (martxoaren 24ean, 18etan), Super Amara Bera Berak lehenengo aldiz Madriden jokatuko du BM Base Villaverde taldearen aurka eta Helvetia Alcobendas hartuko du apirilaren 8an (18etan) Liga amaitzeko bost partida falta direla.
O Porriñoko Kopari heldu aurretik, Super Amara Bera Berak A Guardan jokatuko du Mecalia Atlético Guardésen aurrean, Loterías Ligako partidarik erabakienetarikoa. Txapelketa berriro geldituko da apirilaren 28tik 30era bitartean, hiru egunetan hiru partida formatoan: ostiralean, final-laurdenak; larunbatean, finalerdiak eta igandean, finala.
Maiatzeko larunbatean Loterías Ligako geldituko lirateke lau jardunaldiak jokatuko dira. Super Amara Bera Bera BM Porriño eta Prosetecnisa Zuazo hartuko ditu, tartean Teldera egingo du bidaia eta Leónen itxiko du Liga, non txapeldun gisa jokatu ditu bi aldiz azkeneko hiru urtetan.