Bera Bera

Select your language

Partidaren hasiera txarra (4-1) irauli dute gipuzkoarrek, lehengo zati erdialdean zuzeneko martxa jarriz eta berriro ere Euskal Koparen jabe egin dira (17-31) Prosetecnisa Zuazo Barakaldo Lasesarren gaindituta, 25 urteurrena dela eta bertan antolatu baitute. Bera Berarentzat laugarren Euskal Kopa jarraian da (Zumarraga, Zarautzen bi eta gaur goizekoa) eta asteburua Loterías Ligarako atarikoa hartu du, izan ere, txapelketara itzulera gogorra dute donostiarrek datorren larunbatean 18etan Bidebietan Super Amara Bera Berak Rocasa hartuz eta Barakaldora berriro itzuliz urtarrilaren 21ean lehenengo itzuliko azken aurreko partidan. Ez dira ondo hasi Pucheren jokalariak, Elorza eta Sans erdian kokatuz 6-0 defentsan, Fernández eta Arrojeria ondoan, López eta Aramendia hegaletan eta Zugarrondo atepean. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eraginkor hasi da kanpotik bi gol sartu ditu Espínolak eta Egozkuek hiru, guztiak ederrak, hiru goleko abantaila lortuz. Hamargarren minutu aldera, Super Amara Bera Berak defentsan estutu du, Zuazo baloia galtzen hasi da, Aramendia ondo atera da kontraerora, posizionaleak lehenengo lerrokoek sei metrotara iritsi dira –Alicia Fernándezek sekulako gola egin du-, Marta López ere aurkitu dute, nahiz eta Castellanos atezainak eta posteak bi goletan utzi duten eskuin hegalekoa eta Múgicak penaltiekin asmatu du. Horrela markagailuan aurrera hartu du eta 15. minuturako (5-9) tartea ireki dute 0-7 partzialari esker. Etxeberria eta Berasategi gabe –Ana Martínezek lanean dirau-, Montse Puchek Múgica, Menéndez, Lizarbe eta Ezkurdia sartu ditu. Super Amara Bera Beraren defentsa sutsua zen baina, atzo bezala, ez du zigorrik jaso. Prosetecnisa Zuazok ez zuen asmatzen, Ainhoa Hernándezek defentsan baino ez du jokatu, Nogalesesek lehortea apurtu du eta Espínolaren bi golekin atsedenaldira iritsi dira (8-15) jokalariak. Bigarren zatian, Tempranok Zugarrondo ordezkatu du, Zaldua Sansen ondoan kokatu da, Arrojeriak taldea zuzendu du, Múgica erasoan asmatu du eta López eta Ezkurdia, hegaletan fin. Ez dio ondo ekin partidari Super Amara Bera Bera eta Elicegui, De Andrés eta Azaola jokalarien golei esker Prosetecnisa gertutartu da (35 min 11-16). Halere, Marta Lópezen du kupiderik izan Aallá atezainarekin, Ezkurdia eta Sans ondo atera dira kontraerasora, Múgicaren asistentzia ere aprobetxatu du piboteak eta zarauztarrak barneraketa batekin asmatu du eta Zalduak probokatu dituen beste bi penaltietan ere bai, hortaz, Super Amara Bera Bera tartea ireki du berriro (13-22). Puchek minutuak banatzen jarraitu du Menéndez, Fernández, Elorza, Aramendia, Ederra eta Lizarbe sartuz. Azpimarragarriena Aramendiak sartutako gola hegaletik eta pibote posiziona mugituta Lizarbek asmatzen jakin izan duen taldeko jokaldia. Ondorioz, Montse Puchek sentsazio onak atera ditu Barakaldon igarotako asteburuan, Loterías Ligako itzulerari begira albiste ona. Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17, Super Amara Bera Bera 31 Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17 (8+9): Castellanos, Mujika, Espínola (5), De Andrés (2), Nogales (1), Elicegui (2) eta Egozkue (5) –titular- Hernández, Agirregomezkorta, Azaola (2), Gil, Velasco eta Aallá (o.a.). Super Amara Bera Bera 31 (15+16): Zugarrondo, López (3), Fernández (3), Arrojeria (3), Sans (4), Elorza (1) eta Aramendia (6) –titular- Ederra (1), Múgica (5, 4p), Menéndez (2), Ezkurdia (2), Lizarbe (1), Zaldua eta Temprano (o.a.). Epaileak: Izquierdo eta Ansoleaga (Euskadi) Kanporatuak: Nogales eta Elicegui Prosetecnisa Zuazotik. Partzialak: 4-1, 5-4, 5-9, 6-10, 6-12, 8-15 –atsedenaldia- 11-16, 13-19, 13-22, 14-25, 16-26 eta 17-31 Argazkia: @CbmZuazo

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores