Bera Bera

Select your language

2016 urteari era ofizial batean lehengo azaroaren 19an Europan jasotako bi porrotekin itxi ostean, Super Amara Bera Berak eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok udazkeneko aurredenboraldiko lehen lagunartekoari ekin diote gaur Mutrikun, donostiarrak garaile izan direlarik 26-20. Bertako Jauja taldearen 30. Urteurrenaren ospakizunetan kokatu da partida. Mutrikuko udal kiroldegira prest diren jokalariekin elkartu dira gipuzkoarrak eta bizkaitarrak, Puchek Lizarbe eta Uxue Larzabal sartu ditu, jubenil mailako atezainak debuta egiteko aukera izan du norgehiagoka amaieran. Senior mailako taldeak bihar partida garrantzitsua du Basaurin eta ez du jokalari gehiago erabili. Bestetik, Sans eta López batetik eta Ainhoa Hernández eta Egozkue, bestetik, Eurokopan dira Suedia antolatzailearen aurka bihar debutaren zain. Puchek hasieratik Zaldua Elorzarekin jarri du defentsan, Menéndez eta Fernández ondoan eta Ezkurdia eta Etxeberria hegaletan, Zugarrondo atepean. Ederrak Elorza ordezkatu du erasoan. Juanjo Gonzálezek Castellanos atepean, Nogales, Elicegui eta Espínola lehen lerroan, De Andrés pivotean eta Azaola eta Oihane Gil hegaletan. Elicegui eta Espínola jokalariek sekulako golak sartu dituzte baina Pucheren jokalariak segituan sartu dira partidan, 8-0 partziala lortuz, 16 minutuetan. Fernández eta Zaldua jokalarien barneraketak medio lagunartekoa berdindi du, Etxeberriak hutsunea aurkitu du, Ederra, Menéndez eta Múgica - penaltiz- estenatu dira, Arrojeriak sartu ahala gola sartu du eta Agirregomezkorta izan da, hegaletik, bolada txarrari amaiera jarri dio. (8-3, min 18). Super Amara Bera Berak tartea ireki du kontraerasoetan fin ibili ez arren. Montse Puchek argi zuen minutuak banatu behar zituela eta horrela egin du, posizio guztiak txandakatuz. Múgicak penaltiekin asmatzen jarraitu du baina Espínola, Nogales eta Elicegui jokalarien golekin eta Castellanosen geldiketaekin Arrojeriaren aurrean Zuazo gerturatu dute atsedenaldian (11-9). Bigarren zatian, Mujika gol bakar batera utzi du Zuazo baina Super Amara Bera Berak estutu du 3-0 partziala lortuz Fernández eta Arrojeria (2) medio. Pucheren taldeak ondo kudeatu du tartea, Zugarrondok geldiketa onak egin ditu, lehenengo lerroak hutsuneak aurkitu ditu bizkaitarren defentsan eta donostiarrek korrika egiteko aukera izan dute Aramendiarekin. Zazpi minutu falta zirela, jubenil mailako Uxue Larzabal atezainak Zugarrondo ordezkatu du lehen taldearekin debuta eginez. Kiroldegian bildutako jendeak ondo pasatzeaz gain, txalotu ditu hainbat jokaldi, batez ere golak eta gipuzkoarrek eta bizkaitarrek partida bati ekin diote 15 egun beranduago, Super Amara Bera Beraren kasuan entrenaldietan lan zama hartu dute aste honetan. Fitxa: Super Amara 26, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 20 Super Amara Bera Bera 26 (11+15): Zugarrondo, Ezkurdia, Menéndez (5), Fernández (3, 1p), Ederra (2), Zaldua (1) eta Etxeberria (1) –titular- Elorza (2), Múgica (4p), Arrojeria (5), Aramendia (3), Lizarbe eta Larzabal (o.a.). Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 20 (9+11): Castellanos, Azaola, De Andrés, Espínola (5, 1p), Elicegui (2), Nogales (4, 2p) eta O. Gil (2) –titular- Agirregomezkorta (4), Mujika (3) eta Aallá (o.a.) Epaileak: Esteban Herrador eta Viascelov Kobin (Euskadi) Kanporatuak: Zaldua eta Lizarbe Super Amara Bera Beratik Partzialak: 2-2, 3-2, 6-2, 8-4, 10-6, 11-9 –atsedenaldia- 14-10, 17-13, 18-15, 21-16, 23-19 eta 26-20 Gertaerak: Mutrikuko Jauja eskubaloi taldeak 30. Urteurrena ospatu du. Aurreskua dantzatu da atarikoan eta taldeek hainbat oroigarri jaso dituzte. Alba Menéndez kapitainak garaikurra jaso du partida amaieran.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores