Lau lagunarteko eta Euskal Kopa, Rocasa hartu aurretik
Astebeteko oporraldiarekin gozatu ostean, Super Amara Bera Berak lehengo astelehenean ekin zion berriro lanari hurrengo erronkak finkatze aldera, 2017ko urtarrilean izango dituen partida erabakiorretara ahalik eta ondoen iristea. Montse Puchek aste hauek planifikatu ditu Ana Martínez jokalariarik gabe, ebakuntzatik errekuperatzen ari dena eta Marta López eta Judith Sans internazionalik gabe Suedian baitaude.
Horrela, hiruzpalau lagunarteko jokatzeko asmoa du entrenatzaileak. Bihar 12etan Mutrikun, lehenengoa, Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango du aurrean, Jauja taldeak betetzen duen 30. urteurrena dela eta.
Bestetik, Abenduaren 17an Valladolidera egingo du bidaia, bertan Aula izango dute zain eta zehaztu gabe beste bi lagunarteko izango ditu, ziur aski, bat Legazpin hilaren 29an.
Euskal Kopa
Bestetik, abenduaren 12an Euskal Kopako finalerdiak zozketatuko dira. Super Amara Bera Berak Aiala Zarautz edo Kukullaga izango du aurkari urtarrilaren 6tik 8ra bitartean ospatuko den txapelketan.
Loterías ligak partida erabakigarriak biziko ditu urtarrilean, izan ere, Pucheren taldeak Rocasa hartuko du –egun bigarren postuan dena bi puntura- eta horren ostean Super Amara Bera Berak Lasesarrera abiatuko da Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka jokatzera, laugarren sailkatua. Esencia 27 ULE Cleba León taldea izango da Bidebietan urtarrilaren 28an lehenengo itzuliari amaiera jartzeko.