Gola egiteko ardura banatu du Super Amara Bera Berak
Azkeneko urtetan Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo izan dira golegileen zerrendan nagusi, nahiz eta ligako onenen artean ez egon taldeak zerein hori beti banatu izan ditu lerro ezberdinetan. Erretiroa behin hartuta, gola egiteko ardura ahalik eta zabalagoa da orain.
Egun zentralak dira sailkapen horretan buru. Loterías Ligan Arrojeria da aurrena (43 golekin), ondoren Alicia Fernández (40) eta Marta López (38). Horren ostean agertzen dira A Alba Menéndez (33); Sans eta Aramendia (30), Martínez (22), Ezkurdia (18), Etxeberria (15), Ederra (12), Múgica (11), Zaldua (7) eta Elorza (5). Pucheren jokalariek iaz baino 17 gol gehiago daramatzate.
Superkopa eta Europako lau partidak batuta, galizarrak aurreratu du usurbiltarra, 58 eta 55 gol, ondoren López (48), Aramendia (44), Menéndez (40), Sans (39), Martínez (36), Etxeberria (29), Ezkurdia (24), Múgica (20), Ederra (14), Elorza (10) eta Zaldua (7). Postuetan banaturik eta penaltiak alde batera utzita, lehenengo lerroak ia golen erdia sartzen du, hegaleko jokalariek ia %37 eta piboteek ia %14. Iaz garain honetan Eli Pinedo zen golegile nagusiena Ligan 53 golekin, Superkopan hiru eta EHFn, 17.
Super Amara Bera Berak 424 gol sartu ditu 15 partidetan –partidako 28 gol baino gehiago -, 304 gol Loterías ligan; Superkopan, 32, Champions Leagueko atarikoan, 50 eta EHFn 38. Bestetik, 323 gol jaso ditu (partidako 21,5), Ligan 20,9, iaz baino zertxobait gehiago (20,5).
Liga vs Europa
Bera Berak 2016. urte borobila osatu du Estatuko lehiaketetan, 31 partidak irabazi dituelako: Liga, Copa eta Supercopa, halere, Europan, bakarra, Bielorrusiako Gomel taldearen aurka Champions Leagueko atarikoan Gascan. Donostiarrek ezin izan zuten Hypo NÖ historikoa gainditu eta Brest Bretagne taldearen aurka amore eman behar izan du, Frantziako aurrekonturik altuenetarikoa duen taldea, bi milioi eurotik gora.
Loterías Ligan, Super Amara Bera Berak ez du partzialarik galdu atsedenaldian nahiz bigarren zatian. Hiru berdinketa eman dira, bigarren zatian (11-11) Aula Valladolid taldearen aurka Bidebietan Txapeldunen liga bukatu eta handik lau egunetara, eta Elxen (13-13) eta Alcobendasen (11-11) atsedenaldian. Europan, Gomelen aurka biak eta Brest Arenan aurkaria baino gehiago izan zen.
Gol borobilak
Leire Aramendiak Ligan 400 goleko langa gainditu du (guztira 404, Alcobendasekin, 374) , Alba Menéndezi lau gol falta zaizkio kopuru horretara iristeko Bera Berarekin jokatutako partida guztiak kontutan izanda; Arrojeriak 113 partida jokatu ditu eta 250 gol sartu, Ligan 200 goleko langa gaindituz O Porriñon; Etxeberriak 104 partida jokatu ditu eta 211 gol sartu eta Ezkurdiari ligan lau gol falta zaizkio ehungarren gola egiteko eta 79 partidetan 112 sartu ditu donositarrak, aurten Superkopan estrenatu delarik.