Bera Bera

Select your language

Berriro Super Amara Bera Bera hustu egin da Brest Bretagne taldearen aurka, oraingo honetan hiriko Arenan 3.700 jarraitzaileen aurrean, 48. minutura arte markagailuaren aurretik egon zena baina partida galdu zuen (23-19) eta, ondorioz, EHFtik kanpo gelditu dira gipuzkoarrak. Gascan bezala, Super Amara Bera Berak partidari hasiera ona eman zion, defentsa eta Tempranoren geldiketak baliatuz. Oraingo honetan korrika egiteko aukera izan du Aramendiaren bidez eta eraso jokoan Etxeberriak, defentsan bikain aritu zena, asmatu du hegaletik. Halere, bretainiarrek defentsan estutu dute, kontraerasoak atera dituzte; bigarren zatian Super Amara Bera Bera aurretik jarri da 12-15 Arrojeria, Fernández eta Menéndezen bidez baina orduan agertu dira Mangué eta Tissier zentrala partida irabazteko. Fitxa: Brest Bretagne Handball 23, Super Amara Bera Bera 19 Brest Bretagne Handball 23: (8+15): Darleux, Durand (2), Akoa, Le Hir, Pineau (1p), Mangué (4) eta Prouvensier (4) –titular- Limal, Tissier (5, 1p), NGouan (2), Tizi Sadki (1), Copy (3), Toublanc, Desgrolard (1), Le Bellec eta Dangueuger (o.a.) Super Amara Bera Bera: 19 (10+9): Temprano, Etxeberria (3), Arrojeria (3), Sans (1), Fernández (3, 2p), Menéndez (3) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Elorza, Múgica (2p), López, Ezkurdia, Zaldua, Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.) Epaileak: Robert Schulze eta Tobias Tönnies (GER). EHFko delegatua: Francois Mulleners (BEL) Kanporatuak: Limal, Akoa, Pineua eta Durand Brest Bretagne eta Sans eta Menéndez Super Amara Bera Beratik. Partzialak: 0-1, 2-5, 3-8, 6-9, 8-9, 8-10 –atsedenaldia- 10-11, 11-13, 12-15, 17-16, 20-18 eta 23-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores