Bera Bera

Select your language

2016-17ko Loterías Ligari hasiera bikaina eman ostean, jokaturiko hamar partidak irabazita, lidergoan bakarrik, golegile nagusia eta gol gutxien jasotzen duen taldea izanik eta egoera zailak gaindituta, Temprano, Martínez eta Elorzaren bajak, esate baterako, koska bat baino gehiago igo zaio maila Super Amara Bera Berari, bihar EHFKo hirugarren kanporaketako itzulera partidari ekin beharko dio bost goleko desabantaila duela (20-25) Brest Bretagne taldearen aurka. Montse Puche entrenatzaileak jakin badaki erronka “zaila” dela. Gascan ikusi zen Brest Bretagne “oso talde indartsua dela”, Pineau eta Manguék zuzentzen dutena eta Frantziako ligako sailkapeneko goiko aldean dena. Joaneko partidan eta azkeneko bideoetan ikusitakoarekin, Puchek dio “defentsan ondo gaude”, gainera Patri Elorzaren ekarpena izango du, halere, “erasoan hainbat gauza aldatuko ditugu”. Gascan, Super Amara Bera Berak hasierako 16 minutu zoragarri egin zituen (8-5), defentsan intentsitatea erakutsiz eta erasoan lehenengo lerroak jokuari abiadura eman ziolako. Ligan helburuak beteta, Montse Puchek onartzen du “kanporaketa gainditzea oso zaila da”, horregatik “partida irabaztea nahi genuke eta batez ere, jokalariek etenaldira –astebete jai izango dute- sentsazio onekin joatea nahi dut”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores