Bera Bera

Select your language

Loterías ligako 16-17 denboraldiko haman jardunaldiak irabazteaz gain, etenaldira lidergoan da bakarrik Super Amara Bera Bera, Rocasarekiko bi puntuko aldea duela, Guardesekiko lau eta Prosetecnisa Zuazok baino sei gehiago. Hortaz gain, gaur gauean O Porriñon Godoy Maceira taldeari gaindituta, Bera Berak 2016. urte borobila osatu du, Estatuko lehiaketa guztietako norgehiagokak eskuratuz: ligako 26, Kopako, lau eta Superkopa. Aitzitik, Europa beste koska batean gelditzen da Europa, non bi partida galdu dituen eta bakarra irabazi. Larunbatean EHFko itzulera jokatuko du Brest hirian, bertako taldeak gaur Bessançon taldearen aurkako partida irauli egin du (24-21, atsedenaldian 9-13). O Porrinon jokatzeak Europako kanporaketa erdian kezka eragiten zuen Donostian, hortaz taldeak hegazkina hartu du gaur goizean Loiun autobuseko bidai astuna ahaztuz. Eta Super Amara Bera Berak erantzun du. Menéndez eta Aramendia jokalariei esker gipuzkoarrak aurretik jarri dira 9. minutuan eta hortik aurrera partidaren jabe egin dira. Elorzak bat egin du taldearekin baina Puchek azkeneko taldeari eman dio ardura, Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Etxeberria ondoan eta Fernández eta Aramendia hegaletan, Temprano atepean. Samartin alboko jokalariak Godoy Maceira Porriño mantendu du partidan eta gero Sara Gil hegalekoak jarraitu dio. Galizarrek ondo estutu dute Fernández eta Arrojeria baina usurbiltarrak lehenengo zatia bukatu baino lehen hiru gol sartu ditu, garrantzitsua azkena, izan ere, Abel Estévezek partida gelditu du atsedenaldira gol bakar batera gelditzeko asmoz eta Arrojeriak 12-15 ezarri du. Bigarren zatian goitik behera mendean hartu du Porriño Montse Pucheren taldeak -9-18 partziala lortuz-. Hasieran Alicia Fernándezek asmatu du baina lekukoa hartu dio Menéndezezk, bederatzi gol eskuratuta, bere markarik onena lortu du, maiatzean Leonen sartutako zortzi golekoa gaindituz. Abel Estévez entrenatzailea saiatu da bere taldea animatzen baina Super Amara Bera Beraren tartea geroz eta zabalagoa zen (21-33). Fitxa: Godoy Maceira Porriño 21, Super Amara Bera Bera 33 Godoy Maceira Porriño 21 (12+9): Susi Sánchez (P), Gil (5), Samartín (6), Cacheda (2), Andrea Dapena, Alba Dapena (2) eta Martínez –titular- Cerqueira (1), Aguirre (2), Costas (1), Rivas, Liranzo (1), Campo (1), López, Sanjuan (o.a.) eta I. Sánchez (o.a.) Super Amara Bera Bera 33 (15+18): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (9), Sans (2), Arrojeria (5), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, López (3), Elorza, Ezkurdia (2), Múgica (1), Zaldua (1) eta Zugarrondo (o.a.) Epaileak: Andrés Rosendo eta Sergio Rodríguez (Galiza) Kanporatuak: Samartin (2) eta Aguirre Godoy Maceira Porriñotik eta Menéndez, Arrojeria eta Elorza Super Amara Bera Beratik Partzialak: 2-2, 3-5, 5-7, 7-9, 10-12, 12-15 –atsedenaldia- 13-18, 14-21, 17-25, 19-27, 20-30 eta 21-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores