Bera Bera

Select your language

19 urte dituela, Maitane Etxeberriak Bera Berako kamisetarekin 100 partiden langa pasatu du, Alcobendasen ehungarren norgehiagoka jokatu zuen eta lehengo astean Guardés eta Bretaniako Brest taldearen aurrean, marka hori gainditu, 102n kokatuz. Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileen bidez egin zuen debuta Etxeberriak. 2013ko irailaren 28an izan zen Barakaldon, partida estutu zen unean sartu zen eskuin hegaleko jokalari eta berehala sartu zuen bere lehenengo gola. Bera Berak partida irabazi zuen eta handik aurrera ez da taldetik irten Etxeberria, jokatu gabe aulkian eserita ere egon zena, lau partidetan baino ez baizen izan: Gascan Rocasaren aurkako Superkopan, ligako aurreneko bi norgehiagoketan Guardés eta kanariarren aurrean eta Champions Leagueko ligaxkako azken partidan, Gascan Podravkaren aurka. Hiru urtetan, Etxeberriak Ligako 76 partida jokatu ditu, Europako 12 (Champions Leagueko sei eta EHF, sei), Kopako 11 eta hiru Supercopa (Guadalajaran, Gascan eta Iruñean). Guztira 203 gol sartu ditu, horietatik, Ligan 166, Kopan 19, Europan 13 eta Superkopetan, 5. Hortaz, azkeneko bederatzi tituloetako partaide da: hiru Liga, bi Kopa eta lau Superkopa, 19 urterekin ezin da askoz gehiago eskatu. EHFn debuta egin zuen Zalduak El Mundo Deportivori eskainitako elkarrizketa batean Andrea Zalduak adierazi zuen Marta Manguén asko fijatzen zuela. Duela urtebete zarauztarrak lesio larria izan zuen belaunean eta orkatilean mina hartu zuelarik. Lehengo larunbatean egin zuen debuta Europan Super Amara Bera Berarekin eta aurreran bere ídolo izateaz gain Brest Bretagne taldeko Frantziako internazionala Alison Pineau esate baterako. Esperientzia gogorra izan zen zarauztarrarentzat, Bretainiarren defentsa sutsua jasan izan zuelako baina, era berean, 20 urteko jokalari batentzako akaso formaziorik onena. Andrea Zaldua Bera Berari lotuta gelditu zen 2014ean. Lehen taldearekin burutu zuen aurredenboraldia eta utzita, Aiala Zarautzekin jokatu zuen, ohorezko maialara igotzea lortu zuena, hortaz, donostiarrei eskatu zien Aritzbatalden jarraitzea lehengo urtea. Zoritxarrez hiru hilabete baino ez ziren izan eta, lan ugari egin ostean entrenaldietan besten mailara jartzen saiatzen da Zaldua lehenengo lerroari laguntza emanez, Martínez eta Elorza baja izanda, ahulago dena. Orain arte, zortzi deialdietan izan da Zaldua eta EHFko partidaz gain, Ligako bi norgehiagoka jokatu ditu sei gol sartu dituelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores