Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak gaur egun dituen baliabide guztiak ustiatu ditu Brest Bretagne talde handiari aurre egin ahal izateko, halere 20-25 galdu du EHFko hirugarren kanporaketako joanekoan. Gasca kiroldegiko bi harmailak guztiz ia beteta, zeharo girotu da Montse Pucheren jokalariek partidari hasiera sutsua eman ostean, horrelako partidak merezi duen giroa sortuz. Martínez eta Elorzaren bajak oso garrantzitsuak dira 16 jokalarietatik edozein jokatzeko gai den talde baten aurka. Hasierako 16 minutuetan Super Amara Bera Berako jokalariek aho zabalik utzi dute Gasca. Puchek hasieratik Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Fernández ondoan, Aramendia eta López hegaletan eta Temprano atepean jarri ditu. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Atezainak geldiketa ikusgarriak egin ditu bera taldeari aukerak emanez, lehenego lerroko jokalariek bretaniarren defentsan hutsuneak ireki dituzte. Menéndezen gol batekin Laurent Bezeau entrenatzaileak partida gelditu du. Múgicak penaltiak sartu ditu, Tempranok ia iritsitakoa gelditzen zuen eta Super Amara Bera Bera aurretik, 16 minutuan (8-4). Halere, Alison Pineau atera da eta partida aldatu du ez berak erabaki duelako baizik eta bretoiarren defetsak estutu duelako. Hortaz, Durand kontraerasoan eta Prouvensier hegaletik norgehiagoka berdindu dute, gero Manguék aurretik jarri du (9-12, atsedenaldian). Bigarrenean, Arrojeriak 15 minutuko lehorteari amaiera jarri dio baina zorte txarre ere izan dute gipuzkoarrek, jokaldi berean hiru aldiz posteari eman diotelako eta ondoren, Múgicak penaltia huts egin du. Orduan, Alicia Fernándezek ardura hartu du eta hegaletan Etxeberria eta Aramendia lagun, pixkanaka pixkanaka gipuzkoarrek gerturatu dira (17-18, min 46) Brest taldeak partida gelditu du eta ostean tartea ireki du berriro. Zaldua, López eta Ezkurdia atera dira, Etxeberriak 19-21 ezarri du lau minutu falta baina hor agortu da taldea, hiru baloi galduta Bresten kontraerasoak baliatuz eta bost goleko desabantaila 20-25. Itzulera, datorren larunbatean 20,30etan Brest Arenan. Aurretik, O Porriñora bidaia asteazkenea Ligan lidergoari eusteko. Fitxa: Super Amara Bera Bera 20 vs Brest Bretagne Handball 25 Super Amara Bera Bera: 20 (9+11): Temprano, López, Arrojeria (2), Sans (1), Fernández (5), Menéndez (2) eta Aramendia (3) –titular- Ederra , Múgica (2p) Etxeberria (3), Zaldua, Ezkurdia (2). Deialdian: Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.) Brest Bretagne Handball 25: (12+13): Darleux, Durand (3), Akoa (3), NGouan (1), Tissier (2), Mangué (3) eta Prouvensier (4) –titular- Limal (1), Pineau (3,1p), Le Hir (2), Geiger, Tizi Sadki, Copy (1), Toublanc, Desgrolard (2) eta Dangueuger (o.a.) Epaileak: Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina (Errusia) Kanporatuak: Fernández Super Amara Bera Beratik eta NGouan , Akoa eta Prouvensier Brest Bretagne taldetik. EHF delegatua: Tatjana Medved (Serbia) Partzialak: 3-2, 6-3, 7-4, 8-6, 9-9, 9-12 –atsedenaldia- 10-14, 13-15, 15-18, 17-20, 18-21 eta 20-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores