Bera Bera

Select your language

EHF Cupeko hirugarren kanporaketako joanekoan bihar Gascan, 19etan, Super Amara Bera Berak Brest Bretagne Handball hartuko du, Frantziako ligako talderik indartsuenetarikoa. Partida Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina errusiarrek zuzenduko dute, EHFko delegatua Tatjana Medved delarik. Montse Puchek onartu du Super Amara Bera Bera “Guardéseko partida ostean gogotsu” iritsi dela baina jakin badaki, Ana Martínez eta Patri Elorza baja izanda, “oso kanporaketa gogorra izango da”, halere bere taldea “ilusio handiz eta lan askokin ikusten du erronkari heltzeko”. Brest Bretagne taldeak “jokalari bikainak ditu, Marta Mangué espainarraz gain, Alison Pineau da protagonista nagusiena baina hor dira Darleux atezaina, Limal edo Geiger alboko jokalariak. Bretainiako taldeak duen mailaz aparte, Puchek ziurtutatu du “lan asko egingo dugu kanporaketa gainditu ahal izateko”. Horretarako, “defentsa gakoa izango da, erdian sortzen duten jokua gelditzeko gai izan behar dugu, oso alboko jokalari onak dituelako eta hegaleko jokalariek dena sartzen dute”. Defentsa eta gero “korrika egin eta baloiak ez galtzea”. Entrenatzaileak markagailuarekin ahaztu da eta jokalariei eskatzen die “partida bikaina jokatu duten sentsazioa izan dezaten”. Sarrerak 10 eurotan daude salgai helduentzako eta bost, gazte eta jubilatuentzat. Abonatuek, erdia ordaindu beharko dute, 5 eta 2,5 euro, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores