Puche: “Guardés aurkari zuzena da eta motibaturik etorriko da”
Datorren larunbatean EHFko ekingo dionez, Loterías Ligako jardunaldia aurreratu da, hortaz, Super Amara Bera Berak Bidebietan bihar asteazkena 19etan (Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante –Nafarroa) Mecalia Atlético Guardés hartuko “aurkari zuzena, talde filosofía aldatu duena José Ignacio Prades entrenatzaile moduan iritsita eta motibazio eta gogo handiekin datorrena” Montse Pucheren ustez.
Bere esanetan, biharko partidan “talde bakoitzaren defentsak protagonismo handia izango du, beraiena desberdina da baina guk bezala estu hartzen dute aurkaria”. Izan ere, Loterías Ligako gol gutxien jasotzen duten taldeak dira, batez beste 21 gol baino gutxiago. Halere, Puchek nabarmendu du “lehen lerroan ez ezik, bi piboteekin ere jokatzeko aukera du Guardések”.
Bere taldeaz azpimarratu du “Alcobendasen aurkako partidak sortu ziren zailtasunak gainditu genituen”. “Champions Leagueko sailkatze fasetik hona egin dugun lanaren ondorioz iritsi gara une honetara” adierazi du entrenatzaileak, Ana Martínez eta Patri Elorza jokalarien baja izango dituena, nahi eta arabarra “etenaldia iritsi baino lehen partidaren batean parte hartuko duen”.
Ligak egun bizi duen uneaz galdetuta, sailkapeneko buruan diren taldeen aurkako partidak izanda, Montse
Puchek onartu du “etorkizuna finkatuko dute”, hortaz datozen bi jardunaldiak “erabakiorrak izango dira”.
Entrenatzaileari gogoratu diote 27 garaipen jarraian lotu dituela ligan. “Jokalarien lana, dedikazioa eta konpromisoari esker izan da, ez dute ezer uzten eta uneoro guztia ematen dute”.