Super Amara Bera Bera lehenengo aldiz hartuko du Bidebietan BM Base Villaverde, emakumezkoen eskubaloi gorenera igo berri den Madrileko taldea. Loterías Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida 18etan hasiko da eta Eric García eta José María Roy nafarrek zuzenduko dute.
Montse Puchek aldaketa bat egingo du Gijonera joan zen taldearekiko. Eider Lizarbek Patri Elorza ordezkatuko du, deialdian sartu arren Gijón Arenara ez zen atera. Super Amara Bera Berako entrenatzaileak Ana Martínezen baja ere izango du.
Gipuzkoarren helburua da jokuan hobetzen jarraitzea eta partida irabaztea aurreneko jardunaldian Leonen irabaztea lortu zuen taldea baten aurka eta horren ostean, sailkapeneko talde gorenen kontra aritu dena, etxetik kanpo Telden (37-33) eta A Guardan (37-26) eta Madrilen Helvetia Alcobendas, Godoy Maceira Porriño eta Prosetecnisa Zuazo taldeak estutu zituen baina galdu zituen norgehiagoka horiek. Nerea Nieto eskuin alboko jokalaria da Loterías Ligako golegile nagusienetariko bat eta Carmen Campos zentrala ere ardura bereganatzen du.
Puchek ez du burua azaroan jarri oraindik, biharko partidari garrantzia eman nahi diolako. Izan ere, hurrengo hilabetean Super Amara Bera Berak Alcobendasera egingo du bidaia, Mecalia Atlético Guardés taldea Bidebietan azaroak 9 asteazkenean hartuko du, Europako kanporaketari helduko dio Brest Bretagne taldearen aurka eta erdian O Porriñora egingo beharko du bidaia.