Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Vienako EHFko egoitzean burutu den zozketaren arabera Super Amara Bera Berak Brest Bretagne Handball taldea izango du aurrean EHFko hirugarren kanporaketan. 24 talde ziren zozketan, azaroan jokatuko dira norgehiagokak eta bertan zehaztuko dira 2017an hasiko den EHFko multzoen fasera pasatuko direnak. Hamabi taldez osaturiko bi multzoetan, Europako liga indartsuenetako aurkariak ziren gipuzkoarren zain, besteak beste: Frantzia, Alemania, Norvegia, Danimarka, Hungaria eta Errusia. Azkenaurreko bolatxoan irtenda Super Amara Bera Beraren papertxoa, hortaz, joanekoa Donostian jokatuko da ziur asko azaroaren 12an eta itzulera Brest hirian azaroaren 19 edo 20an. Iaz bigarren mailan zirelarik, Frantziako Kopa bereganatuta egin dute aurten debuta Europan. Bretainiako Brest taldean dira, besteak beste, jokalari internazionalak, Marta Mangué espainiarra, Pineau eta Darlaux Frantziarrak eta Geiger errumaniarra. Montse Puchek jakin badaki “talde indartsua dela, EHFn gauza handiak egin nahi dituenak”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores