Daniarrak, errusiarrak, hungariarrak, frantziarrak edo alemaniarrak EHFn
EHFko hirugarren txandari dagokioen taulari nondik begiratuta ere, Super Amara Bera Berak ez du aurkari erraza izango bihar asteartea (11etan) Vienan egingo den zozketan, izan ere, gipuzkoarrek Europako lehiaketa handiko talderen bat izango da, Alemania, Frantzia, Hungaria, Errusia edo Norvegiakoa.
EHF eta Cup Winners’ Cup bat eginda maila handiko lehiaketa sortu da, azken bi asteburu hauetan frogatu den bezala. Hortaz, besteak beste, Errusiako Lada taldeak golen aldeari esker kanporatu du Norvegiako Vipers, Nantesek hiru golez irabazi du, Holandako Sercodak Dalfsen bost goleko aldea lortu du kanporaketa osoa etxean jokaturik eta Norvegiaren arteko lehian Byasen eta Tertnes Bergen taldeen artekoa, Trondheim hiriko taldeak bereganatu du (62-53).
Eta bidean gelditu dira, besteak beste, Errusiako Dinamo Sinara Frantziako Brest taldearen aurka, Errumaniako Corona Brasov, Issy Paris Hungariako Erd taldearen aurrean amore eman duena eta Fleury Alemaniako Oldenburg taldearen aurka.
Super Amara Bera Bera zerrenda buru izango da Champions Leagueko sailkatze fasean partida bat irabazi zuten taldeen ondoan, hortaz, hauek saihestuko ditu: Austriako Hypo NÖ, Kroaziako Podravka, Turkiako Ankara Yenimahalle BSK, Italiako Indeco Conversano eta Poloniako MKS Selgros Lublin, EHF eta Cup Winners’ Cup lehiaketetako azken irabazleak Hungariako Dunaujvarosi eta Danimarkako TTH Holstebro. Zerrenda osatu dute Iuventa Michalovce, Holandako Sercodak Dalfsen, Danimarkako Viborg eta Errumaniako Dunarea Braila, HC Gomel gainditu duena.
Hortaz, gaur goizean EHFk konfirmatu duen bezala bihar Super Amara Bera Berarekin bat egin dezakete: Alemaniako Bietigheim eta Metzingen (Sttutgartetik gertu) eta iparraldeko Oldenburg; Danimarkako Randers historikoa eta Nykøbing Falster debutariak, Kopenhage hiritik 100 kilometroetara dagoena; Bretainiako Brest edo Nantes; Hungariako Alba Fehérvár KC edo Érd, Mireya Gonzálezen taldea; Lada edo Kuban Krasnodar errusiarrak eta Norvegiako Byasen. Gipuzkoarren Europako ibilbidean errusiarrak eta Randers agertzen dira, halere, Bera Berak ezin izan zituen kanporaketak gainditu.
Azaroaren 12-13 eta 19-20an izango dira norgehiagokak. 24 taldek EHF Cup 2016-17 berri honen multzoen fasea dute helburu, Champions Leagueko laugarren postuan gelditzen diren taldeak ere izango direlarik. Hortaz, lau multzoetan banatuko diren 16 taldeak multzoen faseari ekingo diote 2017ko urtarrilaren 7tik aurrera.