Elorza eta Martínez baja izango dira Gijonen
Montse Puchek bi baja garrantzitsuak izango ditu seigarren jardunaldian, Super Amara Bera Berak Gijónera egingo du bidaia Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka jokatzeko (larunbata 17,30 etan, Bernardino Fernández eta Rául Rodríguez, Madril). Ana Martínez, esker sorbaldan dislokazioarekin eta Patri Elorzak eskuin hanketako muskulu bikien zuntz haustura du. Biek egindako frogetan, Ana Martínezen kasuan dislokazio baino ez da ageri eta Elorzari atsedena eta fisioterapia lana agindu diote, baina arabarra aulkian eseriko da.
Beste jardunaldietara luzatuko diren bajak izan arren, Puchek oraindik ez du senior taldetik tira egin igo berri den taldek baten aurka jokatzeko baina sailkapeneko talde nagusienak estu hartu dituena, Rocasa irabazteko gai izan da (28-27) etxean jokaturiko azken jardunaldian, Mecalia Atlético Guardésekin (23-27) galdu zuen eta Porriñon gol bakar batez amore eman zuen (22-21). Astuariarrek partidako 22 gol sartu dituzte (etxean, 26) eta 25 gol jaso (etxean, 27). Taldean Marizza Faria paraguaiarra dago, Bera Berari irabazi ziona Alacanten zegoela, Luján herrikidea eta Agustina López alboko jokalaria.
Bajak Montse Pucheren asmoak alda ditzake, halere, madrildarrak konfidantza du bere plantillan. Super Amara Bera Bera Bidebietatik abitatu da Gijoneruntz 9etan Autocares Davidekin.
Jardunaldiko partidarik azpimarragarriena galizarren arteko derbia, Mecalia Atlético Guardés eta Godoy Maceira Porriño A Guardan jokatuko dutena. Helvetia Alcobendasen Europako partida dela eta, madrildarrek datorren asteazkenean hartuko dute Rocasa.