Bera Bera

Select your language

Matxalen Ziarsolok eta Eli Pinedok erretiroa hartuta, taldeari hainbat gauzak aparte, golak egiteko garaian indar handia galdu du Bera Berak, izan ere, azkeneko denboraldietako golegile nagusienak izan dira, taldeak golen ardura jokalari askoren artean banatu arren, aurtengo denboraldi hasieran berretsi dena.
Loterías Ligako golegile nagusiena Super Amara Bera Beran Ana Martínez da, 22 golekin, zerrenda osoan 25 onenen artean dago, Pucherena gol gehien sartzen duen hirugarren taldea izanik. Talde guztiek gutxienez jokalari bat dute zerrendan baina gipuzkoarren kasuan ardura hori jokalari askoren artean banatuta dago.
Hortaz, lehiaketa hasieran, zortzi partida oficial hauetan, lehenengo lerroak golen erdia sartu du. Plantillako 15 jokalarietatik zazpi jokalari daude posizio horretan baina bost dira minutuak pilatzen dituztenak. Loterías Ligan, sarturiko 140 goleetatik, leku horretan aritzen direnak 73 gol sartu dituzte, 48 hegaleko jokalariek eta 19 piboteek. Ligan sarturiko zortzi penaltiak kenduta –lehenengo lerroko jokalariek sartutakoak-, horko posiziokoek %49,2en golak sartu dituzte, hegaleko jokalariek %36,3 eta piboteek, %14,4a.
Granollersen sarturiko bost golei esker eta Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurrean lau, Ana Martínez da golegile nagusiena taldean 22 golekin, Esther Arrojeria eta Alicia Fernández jokalariak baino bost gol gehiago. Montse Pucheren taldeak golak banatzen jarraitzen du: Marta López (16), Leire Aramendia (14), Sans (12), Menéndez eta Etxeberria (10), Ezkurdia (8), Ederra (7), Elorza (5) eta Múgica (2). 140 golekin, Super Amara Bera Bera da Loterías Ligako gol gehien sartu dituen hirugarren taldea, Mecalia Atlético Guardés (151) eta Rocasa (141) azpitik, eta gol gutxien jaso duen bigarren taldea da (partidako 22 gol) Guardésen atzetik (partidako 20).
Penalti guztiak sartu ditu
Champions Leagueko atarikoan, Hypo NÖ aurrean, penaltiak jaurtitzea buruko mina sortarazi zuen. Halere, Loterías Ligako bost partidetan Super Amara Bera Berak penaltiak guztiak sartu ditu, zortzi, alegia. Gainera, atezainek %32a lortu dute, jaurtitutako 16 penaltietatik bost gelditu dituzte. Kanporaketei dagokionez, gipuzkoarrak 24 aldiz zigortu dituzte bi minutuetakin eta aurkariaren bataz bestekoa hiru da.
Hasierako seikoteak, golen %70ko Ligan
Loterías Ligako bost partidetan, Montse Puchek hasierako zazpikotean lehenengo lerroari jarraipena eman dio: Martínez, Fernández eta Arrojeria; bestetik, hegaletan Aramendia –Ezkurdia atera zen lehen egunean- eta López -Bidebietan- edo Etxeberria –Elxen eta Granollersen- sartu ditu eta pibotean, Judith Sans. Super Amara Bera Beraren Ligan golen %70a sartu dituzte titularrak (López eta Aramendiarenak gehituta), 24 urte ditu batez beste hasierako zazpikoteen adina. Halere, aulkitik atera direnak aurkarik baino gol gehiago sartu dituzte bost partidetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores