Bigarren zatiei heldu die Super Amara Bera Berak
Jokaturiko zortzi partida ofizialetik, Super Amara Bera Berak zazpi garaipen lortu ditu eta oso bigarren zati bikainei esker atera ditu ia norgehiagoka horiek.
Aurreneko egunetik, gainera. Iruñako Superkopan, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo aurretik joan zen atsedenaldira. Zalantzak ageri ziren Super Amara Bera Beran baina bigarren zatian uxatu zituen, izan ere, bigarren zatia hasiera medio 6-1 eta 10-2 (50. minutuan) finala erabaki zuen.
Champions Leagueko atarikoan, Super Amara Bera Berak Vienako Hypo NÖ estu hartu zuen lehenengo zatian nahiz eta 14-12 azpitik joan. Bigarren zati hasieran lehia berdintzea lortu zute gipuzkoarrek baina horren ostean ezin izan zuen Austriako talde historikoaren aurka. Hurrengo egunean, Bielorrusiako Gomel taldea gainditu zuen bigarren zatia 14-8 irabazita.
Loterías Ligan, bostetik bost. Super Amara Bera Berak bigarren zati guztiak irabazi ditu bat izan ezik, Aula Valladoliden aurka berdindu zuena (11-11) eta gipuzkoarrak estutu zutenak partida amaieran.
Elxen ere sufritu zuten Pucheren jokalariek, hasiera txarra eginez (6-3), atsedenaldira parez pare (13-13) iritsi ziren. Bigarren zati hasieran aurretik jarri zen Super Amara Bera Bera partida amaitzeko berdidu zuten elxetarrek baina amaieran gipuzkoarrak nagusitu ziren.
Canyamelar Valencia taldearen aurkako norgehiagoka lehenengo zatian erabaki zen (12-7). Halere, bigarrenean bide beretik jarraitu zuen taldeak (16-11). Granollersen ere hasiera makal bati (4-1 eta 10-6) aurre egin zion atsedenaldira aurretik iristeko (12-13), bigarren zati hasieran tartea ireki zuen (0-3) kudeatzen jakin izan zuena (8-15).
Eta larunbatean Bidebietan, antzeko zeozer. Ate aurrean asmatu ez eta baloi galera batzuk medio, Málagako Rincón Fertilidad aurretik jarri zen (1-3 eta 3-5) baina Super Amara Bera Bera atsedenaldira gol batekin joan zen (12-11) eta 6-0 partzialarekin parrtidaren geroa erabaki zuen.
Berdinketa hirukoitza
Loterías Ligako bost jardunaldiak igarota, Mecalia Atlético Guardés (+51), Super Amara Bera Bera (+30) eta Godoy Maceira Porriño (+12) dira partida guztiak irabazi dituzten taldeak. Halere, larunbatean amaituko da bolada, galizarren arteko derbia jokatuko baita larunbatean A Guardan. Gipuzkoarrak Gijonen arituko dira larunbatean 17,30etan Mavi Nuevas Tecnologíasen aurka, Rocasa gainditu zuen taldea.
Sailkapena ere marrazten ari da. Goiko hiru taldeaz gain, Prosetecnisa Zuazo eta Rocasa igo diren taldeak mendean hartu zituzten etxean eta Europako postuetatik gertu agertu da (6 puntu) Aula Valladolid Valentzian irabazita eta etxean KH7 BM Granollers gaindituta.
Ostean, (5 puntu) lesioekin arazoak dituen Helvetia Alcobendas europarra eta Elche Mustang (4 puntu), Carrusean Canyamelarren aurka galdu duena. Lau talde bi puntuekin daude: Mavi, Base Villaverde, Canyamelar eta Rincón Fertilidad, gorago joango dena. Azpian, Esencia 27 León eta KH7 BM Granollers, sailkapeneko aurreneko sei taldeen kontra jokatu duena.