Kontraerasoak medio, Super Amarak gainditu du Rincón Fertilidad (29-22)
Korapilo handiko partida espero zen gaur Bidebieta eta markagailuak adierazten duena baino gehiago izan zen. Aurreneko garaipenaz baliaturik Málagako Rincón Fertilidad taldeak begietara begiratu dio Super Amara Bera Berari eta aurreneko 20 minutuak intentsitate handiko norgehiagoka jokatu dute bi taldeek, akats bakoitzak gogor ordaintzen zena.
Gainera, Zugarrondo eta Maestro atezainek oso geldiketa onak egin dituzte. Bi taldeak 6-0 defentsan, Puchek berretsi du bere hasiera zazpikotean Sans eta Martínezekin, Fernández etsa Arrojeria ondoan eta López eta Aramendia hegaleta, Zugarrondo atepean eta Ana Temprano aulkina, Ligan bere lehen deialdian.
Rincón Fertilidad taldeak sei metroak aurkitu ditu hasieran Méndez jokalariarekin bidez edo García pibotearekin, penaltia edo gola lortuz. 1-3 eta 4-6 (12. min) jarri dira aurretik baina Super Amara Bera Berak andaluziarren akatsak aprobetxatzen jakin izan du 3-0 partziala lortuz Málagako Marta López bitarte (lau gol lehenengo zatian).
Joku erritmoa handia zen eta Puchek eta Carrascok ez zuten aldaketarik egiten, Ederrak Sans ordezkatzen zuen erasoan. Andaluziarrak hutsartea eskatu du eta Sole López sartu du Méndez lehenengo kanporaketa ikusita. Super Amara Bera Berak bi goleko abantaila lortu du Martínezen bidez baina Rincón Fertilidadek berdindu du lehia Sole López eta Paula Garcíarekin. Puchek arnasa eman dio taldeari Menéndez, Elorza, Etxeberria eta Ezkurdia sartuz eta donostiarraren eta Fernándezen golei esker, atsedenaldian aurretik jarri da (12-11).
Bigarren zati hasieran erabaki da partida. Elorza eta Sans erdian, Martínez ondoan, Rincón Fertilidad taldea baloian etengabe galtzen hasi da edo defentsak lapurtzen zituen eta kontraerasoak gauzatu dituzte donostiarrek. Zortzi minutuetan ia ez dute jaurti andaluziarrek eta Super Amara Bera Bera 6-0 partziala lortu du Diego Carrascoren hutsarteek galerazi ez dutena.
Hortik aurrera tartea kudeatu dute (18-11), eta Rincón Fertilidadek Paula García eta ostean Morenorekin saitau dira edo Ramos edo Nicoletaren jaurtiketekin. Halere, baloiak galtzen jarraitzen zuen eta Super Amara Bera Berak Aramendiarekin asmatu du kontraerasoan eta posizionalean Elorzak bi gol ederrak utzi ditu, Sansek pibotean beste bat eta Arrojeria eta Fernándezen barneraketak.
Hortaz, beste bi puntu sailkapenean, hiru talde bost garaipen eskuratu dituzte: Mecalia Atlético Guardés, Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceira Porriño, baina hor geldituko da izan ere datorren larunbatean galizarren arteko derbia izango da A Guardan.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 29, Rincón Fertilidad 22
Super Amara Bera Bera 29 (12+17): Zugarrondo, López (5), Martínez (4), Arrojeria (1), Sans (3), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Menéndez (1), Etxeberria (2), Ezkurdia (2), Elorza (2), Múgica (1p) eta Temprano (o.a.). Deialdian: Zaldua
Rincón Fertilidad Málaga 22 (11+11). Maestro, González (1), Benzal (1), García (4), Méndez (5, 2p), Puertas (1) eta Gutiérrez (3, 1p) –titular-, López (1), Ramos (2), Moreno (1), Nicoleta (2), Brenoe (1),Vera (0) eta Fernández (o.a.).
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabria)
Kanporatuak: Elorza, Menéndez eta Arrojeria Super Amara Bera Beratik eta Méndez (3, gorria 44. min), Gutiérrez eta Benzal Rincón Fertilidad Málagatik.
Partzialak: 1-1, 3-5, 7-6, 9-7, 9-9, 12-11 –atsedenaldia- 15-11, 18-12, 19-14, 22-16, 25-19 eta 29-22