Bera Bera

Select your language

Loterías Ligako taldeetatik aldaketa nabarmenan jasandako taldea da, izan ere, Bidebietan lehengo apirilean izandako 14 jokalarietatik sei baino ez dira larunbat honetan etorriko. Virgina Fernández atezaina, eskarmentu handiko Méndez eta Moreno eta Jénnifer Gutiérrez, Alba Vera eta Coral Ramos. Rincón Fertilidad Málaga –izena ere aldatu du- egungo Loterías Ligako errbelazio taldea izateko aukera asko ditu. Udan Mecalia Atlético Guardés taldetik maila handiko lau jokalari ekarri ditu: Nuria Benzal, Paula García, Cristina Maestro eta Cristina Barrios. Horrez gain, lehenego lerroan aritzen diren gazte norvegiarra eta errumaniarra fitxatu ditu, Brenoe eta Nicotela eta eskuin hegaleko jokalari Ana González oso maila ona ematen ari da. Eta ezin ditu erabili Torres pibotea, Karsten argentinarra eta atzo ebakuntzari egin zioten Valdivia. Aste honetan Kordoban, Andaluziako koparen jabe egin da finalerdian Vicar Goya eta finalean Adesal gaindituz. Loterías Ligan hasiera zaila izan zuen, A Guardan debutarekin, etxean Porriñorekin ere galdu zuen –galizarrak Alcobendas menperatu zuten asteazkenean- eta Rocasaren aurka Telden. Hortaz, lehenengo garaipena Zuazoren aurka lortu zuten Málagan. Rincón Fertilidad Málaga eskarmentu handiko jokalariak eta gazteak uztartu nahi du. Atea ondo zainduta dauka Fernández eta Maestrorekin, hegaleetatik gola erraza egiten du Gutiérrez eta Gonzálezekin, Bea Puertasek ondo zuzentzen du taldea, Méndez defentsan nahiz erasoa sustsu dabil eta Benzal-García lotura oso arriskutsua da. Hortaz, Super Amara Bera Bera bertsiorik onena eman beharko du larunbatean Bidebieta (18etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores