Bera Bera

Select your language

Aurreneko 15 minutuetan Loterías Ligan jokaturiko bi partidetan egindako akatsak itzuli diren arren, non erasoan ez zegoen erritmorik eta baloia kostata mugitzen zuten, hurrengo 45 minutuetan Super Amara Bera Bera hobera joan da Canyamelar aise gainditzeko (28-18).
Baina kosta zaio taldeari jokua aurkitzen, hasieran Martínezek asmatu du, defentsan elxetarra eta Sans erdian kokatu dira, Fernández eta Arrojeria ondoan eta hegaletan López eta Aramendia. Atepean geldiketa onak egin dituen Zugarrondo.
Bi taldeen hasiera traketsa dela eta, Vicent Noguések gelditu du partida 17. minutuan (4-2) markagailuan. Canyamelar gol batera jarri da baina horren ostean etenaldiak etxeko taldeari hobeto etorri zaio. Puchek Elorza sartu du defentsa hobetuz eta erasoan Arrojeriak aurkitu ditu hutsuneak valentziarren defentsan. Usurbilgo zentrala kanporatu ostean Elorzak gola sartzeaz gain birritan aurkitu du Sans pibotean. Atsedenaldian, 12-7 eta Puchek sartu ditu Etxeberria, Ezkurdia eta Ederra.
Bigarrenean, Canyamelar gertutatu da baina Super Amara Bera Berak menperatu du partida. Menéndezek atsedena eman dio Martínezi eta Arrojeria jaun eta jabe erasoan, zazpi gol sartuta. Ostean Ezkurdia eta Etxeberriak asmatu dute aldea zabalduz (23-14).
Valentziako taldean nabarmendu dira Asencioren jokaldi batek, Dunayren saiakerak eta Morais hegaletan. Herreros pibotearekin jokatzen saiatu dira baina Super Amara Bera Berak ez die utzi.
Hamar minutu falta zirela, Montse Puchek Zugarrondo kendu du eta Odriozola sartu –Temprano harmailan zegoen- eta zarauztarrak Dunayri bi baloi atera dizkio, bata penaltiz. Minutu gutxi falta zirela Andrea Zalduak ere debuta egin du Bera Berarekin, birritan saiatu da baina zorterik ez du izan zarauztarrak. Hortaz, konfidantzarako garaipena Loterías Ligako fase honi begira, Granollersen izango duena hurrengo hitzordua (larunbatean 17etan) lehenengo etenaldia aurretik.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Canyamelar Valencia 18
Super Amara Bera Bera 28 (12+16): Zugarrondo, López (1), Fernández (2, 1p), Arrojeria (7), Sans (3), Martínez (2) eta Aramendia (1) –titular- Elorza (1), Ederra (2), Etxeberria (3), Ezkurdia (3), Menéndez (2), Múgica (1), Zaldua, Lizarbe eta Odriozola (o.a.)
Canyamelar Valencia 18 (7+11): Marín, Bejarano, Alonso (5, 4p), Dunay (4), Herreros (1), Esterri (1) eta Morais (3) -titular- Stroe, Pérez (2), Prosper, Bravo, Asencio (1), Magraner, Saenz (1) eta Aguas (o.a.)
Epaileak: Eric García eta José María Roy (Nafarroa)
Kanporatuak: Martínez, Arrojeria, Ezkurdia, Elorza eta Sans Super Amaratik eta Alonso, Saenz eta Pérez Canyamelarretik.
Partzialak: 2-1, 3-2, 4-2, 7-4, 9-5, 12-7 –atsedenaldia- 13-10, 17-11, 20-13, 24-15, 25-16 eta 28-18

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores