Super Amara Bera Berako entrenatzaile Montse Puche lehiaketa hasieraren inguruan jardun da gaur, “markagailuan estu” joan dela onartuz baina argudiatuz “bi asteetan bost partida jokatu ditugu, txapeldunen ligako atarikoak intentsitate handikoak izan direnak, handik lau egunetara Aula hartu genuen eta ia partida prestatzeko astirik gabe egin genuen Elxera bidaia”.
Hortaz, pozik dago “lorturiko lau puntuekin”, halere, onartzen du “oreka eza, batez ere Txapeldunen ligari erreparatu diogulako, kontutan izanda, Donostian antolatu den atarikoa hiruetatik estuena izan dela”.
Ondorioz, Puchek eta taldeak ondo hartu dute aste luzea. “Jokalarientzat arnasa hartzea izan da, gogor lan egin dugulako, zama handiko saioak, hasieratik maila ona eman nahi genuelako”.
Super Amara Bera Berako entrenatzaileak gogoratu du “lehiaketan hasi baino bost egun lehenago jarri zirela taldearekin Patri Elorza eta Marta López”.
Hortaz, aste honetan zehar “oreka eta sistemen moldaketa landu ditugu eta gure helburuetan sakondu, hau da, zentzuk diren gure ezaugarriak eta zer lortu nahi dugun”.
Larubateko (Bidebietan, 18etan) partidaz galdeturik, Puchek espero du “gure jokoan sakontzea eta jokalarien konfidantzan sendotzea”. Canyamelar Valencia taldeak gol bakar batez galdu zuen Telden eta bi goles Prosetecnisa Zuazorekin, bi partidan aukerak izanik, Super Amara Bera Berako entrenatzaileak azpimarratu du “garbi dakite zer nahi duten eta guk gure baliabideak ditugu galerazteko”.
Loterías Ligan ematen ari den berdintasunaren inguruan, Montse Puchek dio “lehiakortasuna oso ona da guretzako eta publikoarentzako, edonork eman dezake sorpresa”.