Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburuan EHF Cupeko lehen kanporaketa osatu da, aurten Cup Winners’ Cupekin bat egin duen lehiaketa, Super Amara Bera Berak azaroan ekingo diona Donostian antolatu zen Txapeldunen ligako sailkatze fasean hirugarren postua lortu zuelako. Guztira, 21 kanporaketa osatu dira, emaitza estu gutxi egon direlarik, gehienak tarte handiz erabaki baitira. Sorpresarik ez dira izan, agian Suediako Skuruk lau goleko abantaila galdu zuen Pragako Slavia taldearen aurrean. Hortaz, Frantzia, Norvegia, Rusia edo Rumaniako ligako taldeak eman dute urratsa. Urrian lehiaketan sartuko diren taldeekin, EHFko bigarren kanporaketan oso kanporaketa interesgarriak biziko dira Frantziako lau taldeekin (Fleury, Brest, Issy Paris eta Nantes), Alemaniako hiru (Metzingen, Bietigheim eta Oldenburg), Danimarkako hiru (Randers, Viborg eta NFH), Slavia Praha eta Banik Most txekiarrak, Hungariako hiru (Alba, DVSC-TVP, Érd), Norvegiako hiru (Byasen, Tertnes Bergen eta Vipers Kristiansand), Errumaniako lau (Corona Brasov, Ploiesti, Roman eta Dunarea Braila –Super Amara Bera Berak ekiditu duena-), Errusiako hiru (Dinamo Sanara, Lada eta Kuban) eta Txapeldunen Ligako atarikoetan laugarren sailkatuak: HC Gomel, Eslovakiako Iuventa Michalovce eta Holandako Sercodak Dalfsen. Bigarren txandan (urriaren 15 eta 22an) 16 kanporaketa interesgarriak bizi izango dira, besteak beste, Alemaniako Bietigheim taldea Errumaniako Corona Brasov taldearen aurka edo Érd eta Issy Parisen artekoa, Oldenburg eta Fleury, Byasen eta Tertnes Bergen Norvegiako derbia, Lada Lada Norvegiako Vipers taldearen aurka eta Nantes ante Hungariako DVSC-TVP taldearen artekoa. Hirugarren txandan zain dira Super Amara Bera Bera eta beste zazpi talde: Danimarkako TTH Holstebro eta Hungariako Dunaujvarosi, Cup Winners’ Cup eta EHFko txapeldunak eta Txapeldunen ligako atarikoetan garaipen bat eskuratu zutenak: Hypo NÖ, Podravka, Ankara Yenimahalle, Indeco Conversano (ITA) eta MKS Selgros Lublin (POL). Urriaren 25ean izango da zozketa eta, zerrendaburu izanik, Super Amara Bera Berak talde hauek ekidituko dira eta, teorian, hauetako beste lau: Viborg, Érd, Fleury, Roman, Lada, Randers, DVSC-TVP edo Metzingen. Azaroaren 11n eta 19an jokatuko dira 12 kanporaketa, EHFko multzoen fasea estrenatzea izango da erronka, Txapeldunen ligako lehenengo ligaxkan laugarrenak gelditzen diren taldeekin osatuko dena. Txapeldunen liga Urriaren 15ean ekingo diote Txapeldunen ligako multzoen faseari. Aurreneko aldiz bost herri: Danimarkak, Hungariak, Norvegiak, Errusiak eta Alemaniak bina talde izango dituzte bertan. Horiekin batera izango dira Frantziako Metz, Mazedoniako Vardar, Montenegroko Buducnost, Suediako Savehöf, Errumaniako Bucaresti txapelduna eta Esloveniako Krim Mercator.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores