Dueñasek López, Martínez eta Sans deitu ditu Alemaniarako
Super Amara Bera Berako hiru jokalari daude Jorge Dueñas hautatzailearen 16ko zerrendan Alemaniako selekzioaren aurka bi lagunarteko jokatzeko, urriaren 7an eta 9an, Hanburgo eta Nordhorn hirietan, iparraldean. Marta López, Ana Martínez eta Judith Sans dira Madrilen urriaren 3an egon beharko dutenak, larunbatean (17etan) Granollersen jokatu ostean.